Samara Velte
| Samara Velte | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Zarautz, 1991ko apirilaren 1a (34 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Pompeu Fabra Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria, idazlea eta ikertzailea |
Samara Velte Moran (Zarautz, Gipuzkoa, 1991) kazetari[1] eta idazle euskalduna da. Ikertzailea ere bada, Gizartea, Politika eta Kulturan doktorea (UPV/EHU).
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Hemeretzi urterekin hasi zen Berria egunkarian lanean. Bertan, kazetari gisa trebatu zen, lehenik Nazioarteko Politikari buruzko gaietan, eta gero Gizartean, batez ere azken etapa honetan genero eta feminismo gaiak landuz. 2018aren amaiera geroztik ikertzaile gisa dihardu EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean diskurtso-ikasketetan espezializatu zen.[2]
Ikerketa eta dibulgazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizartea, Politika eta Kulturan doktorea da (UPV/EHU). 2023ko ekainean defendatu zuen doktorego-tesia: Euskal gatazkaren memoria mediatuak: gazteek iragan kolektiboarekiko dituzten pertzepzio eta posizionamenduen analisi diskurtsiboa[3].
Dibulgazio lanari dagokionez, besteak beste, 2021eko eta 2023ko UEUren Ikergazte kongresuetan parte hartu zuen [4] eta 2022ko Txiotesia lehiaketan[5]. UEUren 52. Udako ikastaroen barruan, Jakinek , Usurbilgo Udalak eta UEUk antolatutako "Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka" jardunaldian ere parte hartu zuen, "Besteen lurraldea da iragana. Gazteak, gatazka eta memoria trantsitatzeko aukerak" hitzaldiarekin [6].
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eta Karmele? (2013, Edo! argitaletxea, ISBN 9788494048937)
2008an estreinatu zen Eta Karmele? antzezlana Zarautzen, eta handik bost urtera bihurtu zen liburu. Antzerki absurduaren generoan kokatzen da lana eta Samuel Becketten En attendant Godot (1952) antzezlanean oinarrituta dago. Haeran bi gizon baziren zuhaitz baten ondoan Godoten zain, Velterenean bi emakume daude Karmeleren zain, kotxe baten inguruan. Bi antzezlanetan agertzen dira jendarteari eta botere harremanei buruzko solasaldiak, errepikapenak, umorea eta komunikazio-inkomunikazio egoerak[7].
Kazetaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta Sanferminetako kasua (2019, Elkar, ISBN 9788490279366) [8]. Iruñeko taldeko sexu erasoaren 2016ko kasuaz idatzitako kronika.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean, Rikardo Arregi Kazetaritza Saria jaso zuen, kazetari berriaren kategorian, Berria egunkariko 'Mundua' sailean Eskoziako independentzia erreferendumari buruzko artikuluengatik[9].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria.eus. «Samara Velte | Berria.eus» Berria (kontsulta data: 2019-05-11).
- ↑ Samara Velte Morán. "Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua". Cultura.
- ↑ Moran, Samara Velte. (2023). Euskal gatazkaren memoria mediatuak: gazteek iragan kolektiboarekiko dituzten pertzepzio eta posizionamendu estrategien analisi diskurtsiboa. (kontsulta data: 2025-02-28).
- ↑ «Samara Velte: "Euskal Herriko belaunaldi berriek euskal gatazkarekin eraiki duten harremana sinbolikoa eta mediatua da"» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-02-28).
- ↑ «Euskal gatazkaren memoriaren eraikuntza, diskurtsoen bidez: belaunaldi berriak, iraganeko biolentziaren aurrean» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-02-28).
- ↑ «Samara Velte Moran: "Eskolan ikasten dituzten mezuak eta diskurtsoak jotzen dituzte egiatzat, hor eraikitzen dira egia kontsentsuatuak"» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-02-28).
- ↑ Alvarez Uria, Amaia. (2013). «Eta Karmele? (kritika)» Argia (kontsulta data: 2018-07-04).
- ↑ NIk sinesten dizut liburuaren aurkezpena, BerriaTB, 2019
- ↑ Berria.eus. «Julen Iriondok eta Samara Veltek jaso dituzte Rikardo Arregi sariak» Berria (kontsulta data: 2018-07-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Samara Velte 'Nik Sinisten dizut' (Bideoa, Hamaika Telebista, 2020)
- Samara Velte: "Izugarrizko lorpena da 'Nik sinisten dizut' leloa"(Bideoa, GOIENA, 2019)
- Samara Velteren artikuluak Berrian (LARREPETIT)