Samariar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samaritano» orritik birbideratua)
Talde etniko infotaulaSamariar

Motaethnoreligious group (en) Itzuli
Biztanleria (osoa)796 eta 720
HizkuntzaSamaritan Hebrew (en) Itzuli
Erlijioajudaismo, Samaritanism (en) Itzuli eta kristau
Honen parteJuduak
Geografia
EstatuaIsrael
Webguneathe-samaritans.net

Samariarrak (hebreeraz: שומרונים‎Shomronim arabieraz: السامريون‎as-Sāmariyyūn) Israelgo hamabi leinuetako baten ondorengotzat hartzen den talde etniko eta erlijiosoa dira. Arabiera eta hebreera modernoa hitz egiten dute. Euren liturgian samariar hebreera eta samariar aramera erabiltzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizioaren arabera Manases eta Efraimen ondorengoak dira, Josefen semeak, K.a. 926an Salomonen semea zen Roboam erregearen aurka altxatu ziren iparraldeko leinuak. Altxamendu honetatik bi erresuma sortu ziren, Israelena iparraldean, hiriburua Siquem zutelarik (gaur egungo Nablus) eta Juda hegoaldean, Jerusalem hiriburuarekin. K.a. 875ean Israelgo erregea zen Omrik hiriburua Samariara mugitu zuen.

K.a. 740an asiriarrek Israelgo hamar leinuak konkistatu zituzten. Bibliaren arabera jatorrizko herriak erbesterako bidea hartu zuen (berez elite intelektualak egin zuen) eta kanpoko jendea ekarri zuten eremua betetzera eta juduen antzeko formazio erlijiosoa eman zitzaien. Nahasketa honetatik eratorritako samariar herriak Tora onartzen zuen, baina ez zen ongi etorria izan gainontzeko juduen aldetik. Berez elite erlijioso eta intelektualak bakarrik ihes egin zuen asiriarrengandik; jakintza ortodoxoaren jabe zirenak deserriratu zirenez, lidergo berriak juduen ikasgaiak zituen, baina ez zuen jakintza ortodoxorik, beraz atzerriratuko eliteek hauen legez kontrako nahasketatzat hartu zuten.

K.a. IV. mende eta VIII. mendeen artean samariarren hizkuntza arameraren mendebaldeko adar bat izan zen, hitz egiteko zein idazteko erabilia. Modu honetan samariarren Targuma itzuli zen. Ondoren hizkuntza arrunta arabiera bilakatu zen, eta idazkietan arabierak eta hebreerak influentzia izan zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]