Asiriar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Asiriar
Flag of Assyria.svg

Asiriar bandera modernoa
Biztanleak guztira 2.000.000-4.240.700[1][2]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak

 Irak: 300.000[3]
 Siria: 400.000[4]
 Iran: 20.000-60.000[5]
 Turkia: 15.000-25.100

 Libano: 39.000[6]
Hizkuntza Aramera
Erlijioa Siriar kristautasuna.
Zerikusia duten beste giza taldeak Mhallami, Mandear, Judu, Levantetar

Asiriarrak[7] (asirieraz: ܣܘܪܝܝܐ), batzuetan siriakoak edo kaldear katolikoak deituak, antzinako iparraldeko Mesopotamian jatorria duen etnia da. Herri semita da, ekialdeko arameraren dialektoak hitz egiten dituena.

Akadiar eremuen iparraldean dute jatorria, k. a. XXIV eta k. o VII. mendeen artean Asiria izan zen eskualdean. Egun, asiriarren eremua hainbat herrialderen artean banaturik dago: iparraldeko Irak, hego-ekialdeko Turkia, ipar-mendebaldeko Iran eta ipar-ekialdeko Siria. Eskualde horretan indigenak dira. Denak fededunak ez badira ere, gehienak kristauak dira, ekialdeko zenbait errituren jarraitzaileak[8].

XX. mendean zehar, asiriar asko Ipar Amerikara, Kaukasora, Australiara eta Europa emigratu ziren.[9] Otomandar Inperioak Lehen Mundu Gerran bultzaturiko asiriar genozidioak, Irakeko Simeleko sarraskiak (1933), Irango islamiar iraultzak (1979), Irak eta Siriako Baath Alderdiaren politikak, Saddam Husseinen Al-Anfal kanpainak[10] edo iparraldeko Irakeko kurduen politikak jazarpena eta ondorengo emigrazioa bultzatu zituzten.

Antzinako asiriarrak eta egungoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo asiriar askok antzinako Mesopotamiako zibilizazio semita handien ondorengoak direla aldarrikatzen dute, batez ere Asiria baina baita Akad, Babilonia eta Adiabenekoak ere. Egungo asiriologo askok aldekoak badira ere, badaude kontrakoak ere.[11] Geoffrey Khan Cambridgeko Unibertsitateko hizkuntzalaria akadiera eta egungo ekialdeko aramerazko dialektoen arteko jarraitasunaren aldekoa da.[12] Ikerketa genetikoek ere talde homogeneoa direla diote eta baita antzinako asiriarrekin lotura dutela ere.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.