San Adrian baseliza (Zangoza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Adrian Badoluengokoa baseliza
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Aragoiko bidea Aragoiko bidea
Sangüesa - Ermita de San Adrián de Vadoluengo 03.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Zangoza
Koordenatuak 42° 33′ 48″ N, 1° 17′ 02″ W / 42.563464°N,1.283961°W / 42.563464; -1.283961Koordenatuak: 42° 33′ 48″ N, 1° 17′ 02″ W / 42.563464°N,1.283961°W / 42.563464; -1.283961
Historia eta erabilera
Irekiera1122 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
Estiloa arkitektura erromanikoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 669-387
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea bilkura)
BIC RI-51-0004943
387
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
Baseliza kanpotik ikusita.

San Adrian Badoluengokoa baseliza Nafarroako Zangoza udalerrian dagoen baseliza erromaniko bat da. Herrigunetik kanpo eta hegoaldean dago, Gabarderal herrira doan bidean eta Aragoi ibaiaren ertzean. 1983an monumentu historiko-artistikoa izendatu zuten. "Vadoluengo" hitzak aragoieraz "ibi zabala" esan hahi du. Estiloa Aragoiko erromanikoa da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziur aski hemendik antzinako bide bat igaro zen, gero galtzada erromatarra. Geroango, Zangotzan zubia egin zuten eta bide hau baztertua geldituko zen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vadoluengo 1035ean agertzen da dokumentatuta; urte horretan Antso III.a Garzeitz Nagusiak Ramiro semeari gero Aragoiko konterria izango zen lurraldea eman zion eta hortxe kokatzen du muga, alegia. 1122. urtean Alfontso I.a Nafarroakoak bere ahaide bati lur hauek eman zizkion bertan bere jauregia egiteko. Manuel trujillo Bergesen ustez baseliza gaur egun desagertu dagoen jauregiaren kapera izan zitekeen. 1135ko urtarrilan Valduengon izen bereko Ituna sinatu zen; itun horren arabera Remiri II.a Monjeak eta Gartzea IV.a Remiritz Berrezarlea haien arteko anaitasuna sinatu zuten, bata hiltzen bazen besteak haren koroa hartzeko. 1312an Vadoluengon nafarren eta aragoien arteko borroka eman zen, San Adriango gudua.[2]

Baseliza, bestetik, Leireko monastegiaren eskuetan gelditu zen. Monjeek Góngora markesei saldu zioten.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baselizak habearte bakarra du. Dorre karratua du, habeartearen atzealdean kokatuta. Harlanduaz egina dago. Erlaita irudi desberdinak erakusten dituzten hagaburu landuez helduta dago; horietako batzuek esanahi sexuala dute, esaterako emakume ezkondu bat biluzik errepresentatzen duena.[3]

Baselizaren kapitel bat.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Adrian baseliza (Zangoza)
  1. http://manueltrujilloberges.blogspot.com.es/2009/03/san-adrian-de-vadoluengo-en-sanguesa.html
  2. http://manueltrujilloberges.blogspot.com.es/2009/03/san-adrian-de-vadoluengo-en-sanguesa.html
  3. http://www.arquivoltas.com/6-Navarra/SanguesaVadoluengo.htm