San Esteban eliza (Larraul)

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Esteban eliza (Larraul)
San Esteban eliza - Larraul.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Larraul
Koordenatuak 43° 11′ 18″ N, 2° 06′ 08″ W / 43.18831°N,2.10231°W / 43.18831; -2.10231Koordenatuak: 43° 11′ 18″ N, 2° 06′ 08″ W / 43.18831°N,2.10231°W / 43.18831; -2.10231
Historia eta erabilera
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Donostiako elizbarrutia
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa

San Esteban eliza Larraulgo (Gipuzkoa) eraikin zaharrena da. Azpimarratzekoa da bertan ikus daitekeen XVI. mendeko grisaille, Gipuzkoako mende horren bakarra.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larraul ez zen 1840. urtera arte udal egin baina bertako bizilagunak, bost mende lehenago ere, San Esteban elizaren inguruan biltzen ziren. Batasun hartatik sortu zen gaur ezagutzen dugun herria. Larraulgo familiarik zaharrenetako batek, Larrunbide-tarrek hain zuzen ere, berebiziko protagonismoa izan zuten XVI. mendean eliza berritu zutenean. Honela 1500. urtea bete berria zela, Juan Larrunbideko erretoreak eta Aszensio Larrunbideko maisu-harginak erdi Aroko eliza zaharrean ordez harlanduzko eraikin irmo bat, gotiko-errenazentista estilokoa, altxatxea erabaki zuten. Herritarren baliabideak murritzak zirenez, zenbait belaunalditan zehar luzatu ziren lanak; azkenean, Beobide eta Domingo Larrunbidek 1590ean egindako kanpandorre sendoak eman zien bukaera.

Zortzialdeko burualde sakonaz errematatua dagoen San Esteban elizaren habearte gotikoa, estu eta luzanga, estaltzeak luze jo zuen. Padro Apalasagastikoak eraikitako hormak astiro-astiro hazi ziren 1543tik 1553ra bitartean; kontrahorma indartsuetan oinarrituak zeuden, Mendebaldeko fatxadan lehiotxo borobil bat eta Hegoaldean lehio eder bat beste irekudurarik ez zuelarik. Handik oso gutxira, ordea, bi urte baino gehiago ez, Migel Odogarateko maisuak aldarea estaltzen duten ganga gurutzaduradun dotoreak eta lehenengo bi atalak hornitu zituen.

Erretaula nagusia, Juan Zialzetako eskultoreak burutu zuen 1649an. Diseinu klasizista egoki eta orekatua duen lana da, hondoen koloreek eta zutabeetako jaspeztatuek hein batean itxuraldatzen badute ere. Erretaularen aurrealdeko bankuaren gainean santu eta ebanjeliaren erliebetxoak Inazio Loiolakoa, Santiago erromesa eta elizako zaindaria den, San Esteban beraren, zurezko eskultura polikromatuak ikus daitezke. [1] [2]

Elizaren grisalle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik orain, zaharberritze lanak zirela-eta, 1560. urte aldera tenperan pintaturiko grisaille ikusgarri bat aurkitu zuten. Erretaula hau, bakarra da Gipuzkoan eta erromanista estiloaren lehen belaunaldiko artista anonimo iaio batek egina da, baina ez zuen erabat gauzatu. Aberats itxurako arkitektura klasikoko erretaula irudikatzen du, bertan Isaias eta Jeremias profeten buruak antzematen dira, Kalbarioan dauden Ama Birginaren eta San Joanen irudi amaigabeak bezalaxe. Margolanak, zurezko bi irudiz osatuak zeuden, Jesu Kristo Gurutziltzatuarena bat eta San Estebanena bestea, baina desagertu egin ziren biak.[3]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]