Jeremias
Jeremias | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Anathoth (en) , K.a. 670 | ||||
Herrialdea | Judeako Erresuma | ||||
Talde etnikoa | Israelita | ||||
Heriotza | Egipto, K.a. 586 (83/84 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Hilkiah | ||||
Familia | |||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | aramera Bibliako hebreera | ||||
Irakaslea(k) | Zephaniah (en) | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiza eta idazlea | ||||
Santutegia | |||||
Maiatzaren 1 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | jahvismoa |
Jeremias[1] (hebreeraz: יִרְמְיָהוּ, transl. modernoan: Yīrməyahū jiʁmiˈjahu ahoskatua, tiberiar trans.: Yīrmĭyāhū;[2]; antzinako grezieraz: Ἰερεμίας, Ieremíās; arabieraz: إرميا, Irmiya; Anathoth, Judea, c. K.a. 650 - Egipto, c. K.a. 570) Israelgo lau igarle handietako bat izan zen, Itun Zaharraren arabera.
Benjaminen leinukoa, Helziasen semea zen. Josias errege zen garaian hasi zen igarkizunak egiten. Jendeak Jainkoaren legea bihotzez onar zezan nahi zuen Jeremiasek, eta ez itxuraz onartzea soilik. Bere mezuak oso ausartak ziren, eta horregatik, arriskuan bizi izan zen Joakim erregearen garaian, eta baita Sedekiasenean ere. Juduen bekatuan egotearen arrazoia hango erakunde erlijiozko eta politikoetan zegoela zioen. Haren esanen eragina ez zen igarri Egiptoko Tahpanhes herrian harrika hil zuten arte. Juduek hil zutela esaten da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 177. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. .
- ↑ Khan, Geoffrey. (2020). The Tiberian Pronunciation Tradition of Biblical Hebrew. 1 Open Book Publishers ISBN 978-1783746767..