Edukira joan

San Frantzisko komentua eta eliza (Tolosa)

Koordenatuak: 43°08′N 2°04′W / 43.14°N 2.07°W / 43.14; -2.07
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Frantzisko komentua eta eliza
Kultura ondasuna
Tolosako hiri historikoa
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Santa Frantzisko elizaren aurraldea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′N 2°04′W / 43.14°N 2.07°W / 43.14; -2.07
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundea
Barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001570
9

San Frantzisko komentua eta eliza erlijio-eraikin multzoa da, Gipuzkoako Tolosan dagoena.

San Frantzisko etorbidearen hasieran dago, Beotibar pilotalekutik hurbil eta Gipuzkoako Artxibo Orokorraren alboan.

San Frantzisko komentuari atxikirik dago. Pizkunde estilokoa da, eta Migel Aranburu fraide arkitektoak proiektatu zuen XVI. mendean.

Aurrealde zurruna eta kanpaiadorrerik gabea du, eta barnealdea kanoi ganga bakar batez osatua dago. Eraikinaren barnealdean Pablo Urangak egindako gangako margolanak nabarmentzen dira, eta baita 1615an Anbrosio Bengoetxeak egindako erretaula nagusia ere. Gurutzaduran Ama Birjinaren eta San Frantzisko Asiskoaren irudiak daude.[1]

Aipagarria da tenpluaren alboetako batean dagoen Antiatarren armarria, Tolosako senitarte garrantzitsuenetakoa baitzen.

Tolosako San Frantzisko elizarako erretaula egiteko akordioa 1604an egin zuten. Nagusiek erretaularen egilea nor izango zen justifikatzeko zera adierazi zuten, porque el dicho Ambrosio Bengoetxea era de los mejores que por estas tierras al presente se hallaban.[2] Hondarribiko erretaula egin behar zela eta, Joanes Iriarterekin tratua egiterakoan, Bengoe­txea lagun har zezala gomenda­tzen zi­tzaion; izan ere, es ombre de primor para semejantes obras. Lan hau 1609rako amaiturik egotea erabakia bazegoen ere, 1615era arte ez zen bukatu.

Gaur egun bere estofatua eta ongi gordetako polikromia dela eta distira­tzen duen erretaula honek hiru gorputz ditu, bost kale eta bi ni­txoen arteko Kalbarioa. Er­tzetako bi kaleetan badira San Fran­tziskoren bizi­tzari buruz­ko erliebeak, erdiko kalean eta ondo ondoko etxeetan fran­tziskotar santuen irudiak ikus daitez­ke. Badirudi Bengoe­txeak zaindariaren gaztaroko gertakariak konta­tzen diren lehen gorpu­tzeko erliebe ba­tzuk eta beste santu ba­tzuen estatuak besterik ez zituela tailatu.

Erliebe hauetan, Bengoe­txearen prestutasuna nabaria da, bai aurpegietako adieraz­penei nahiz janz­keren ugaritasunari naturaltasuna emateko, nahiz eta espazio perspek­tiban ondorioak sortzeaz arduratu ez.

Santuen estatuen artean, San Antonioren eta estasian dagoen San Fran­tziskorena nabarmen­tzen dira. Arte kalitate nabaria duena da sagrarioa ere, Hilobira­tze Santuaren erdiko adieraz­pidean konposaketagatik.

Horrez gain, Petronila Idiakez andereari eraiki­tzeko baimena eman zi­tzaion kapera bateko erretaula bertan behera erori zen XIX. mendean eta Tolosako Santa Maria parrokiara eramanaz salbatu direnak, Kalbarioko hiru irudiak besterik ez dira: Guru­tzil­tzaturiko Kristo, benetan an­txietar estilokoa, eta al­de bakoi­tzean zutik, Nekeetako Birjina eta San Joan, Bengoetxearen irudi bereizgarri bikainak.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. San Frantzisko komentua (Tolosa). euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  2. Mª A, ARRAZOLA, Escultores del siglo XVI en el País Vasco. E.D.n, XX. libk., 45. alea, 1972, 206‑213. or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]