San Gregorio Palamas
Itxura
| San Gregorio Palamas | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Konstantinopla, 1296 (egutegi gregorianoa) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Tesalonika, 1359ko azaroaren 14a (62/63 urte) |
| Hezkuntza | |
| Tesi zuzendaria | Theodoros Metochites (en) |
| Hizkuntzak | antzinako greziera |
| Irakaslea(k) | Theodoros Metochites (en) |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | filosofoa, idazlea eta Eastern Orthodox priest (en) |
| Santutegia | |
| Azaroaren 14a | |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
San Gregorio Palamas (Konstantinopolis, 1296 – Tesalonika, 1359) teologo greko ortodoxoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atos mendiko eremita zen. Hesikasmo izeneko mistika zabaldu zuen. Zenbait kontziliotan (Konstantinopla, 1341etik 1351ra) eta 1351ko sinodoan onartu zuten haren doktrina. Paleologoren aldekoen eta katakuzenotarren arteko gerran atxilotu zuten, eta, azken horiek garaipena lortu zutenean, Tesalonikako artzapezpiku egin zuten (1347).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.