Edukira joan

San Ignazioren aldarea

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Ignazioren aldarea
Jatorria
Sortzailea(k)Andrea Pozzo, Alessandro Algardi, Angelo de Rossi (en) Itzuli, Jean-Baptiste Théodon (mul) Itzuli, Bernardino Cametti (en) Itzuli, Pierre Le Gros the Younger (en) Itzuli, Leonardo Reti (en) Itzuli eta Lorenzo Ottoni (en) Itzuli
Sorrera-urtea1698
MugimenduaBarrokoa
Ezaugarriak
Materiala(k)Lapis lazulia, brontzea, Igeltsua, haitzurdina, Onizea eta Amatista
Deskribapena
Honen parte daGesù
Kokapena
LekuaGesù
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma

San Ignazioaren aldarea, Erromako Il Gesu elizan dagoen santuaren kaperan, Ignazio Loiolakoaren hilobi monumentala da aldi berean, 17. mendek amaierako artelan barroko ikusgarria, santu euskaldunaren gorpuzkinak zaintzeko eraikia. Andrea Pozzo josulagunak diseinatu zuen.

Jesusen Lagundiaren Il Gesu elizan lehenagotik zegoen Ignazio Loiolakoaren gorpua, Alessandro Algardik (1595-1654) eginiko brontze urreztaturiko urna batean datzana, baina hilobia antolatzeko erak zenbait eraldaketa izan zituen. Proiektua hasiera batean Giacomo della Portaren esku geratu zen, elizearen fatxada proiektuaren egilea ere izan zena, gero Pietro da Cortonarena eskuetara igaro zen, baina Andrea Pozzo Trentokoak (1642-1709) 1695ean aldarea birdiseinatzeko lehiaketa publikoa irabazi zuen, eta 1696-1700 tartean egin zen[1].

Andrea Pozzori egotzitako mihise handi batek San Inazioren estatua duen tartea estaltzen du. Mihisea, gortina baten antzera, sistema mekaniko batekin igo eta jaisten da okasio liturgiko bereziak direnean, eta azpian San Ignazioren estatua zilarreztatu bat dago: latorrizko estatua, Pierre II. Le Grosen lana izan zen, baina 1798ko Frantziako okupazioaren garaian bota zuten. Ordezkoa eta gaur (tarteka) erakusten dena XIX .mendearen hasieran egin zen, iztukuan eratu eta gero zilarreztatu. Lana Antonio Canovaren estudioan egin zen, ziurrenik Adamo Tadolinik (1788-1868)[1].

Aldarea hartzen duen kapera, osotasunean.
Aldarearen oina, eta han sartua, hilobiaren urna, Alessandro Algardirena.
Pozzoren margo bat dago aldarearen erdian, baina estalki bat da, mekanismo batek jai berezietan kentzen du, eta Inazioren estatua zilarreztatua agertzen da (berau 19. mendeko berregiketa, originala okupazio napoleonikoan eraitsi zuten). Pozzoren margo bat dago aldarearen erdian, baina estalki bat da, mekanismo batek jai berezietan kentzen du, eta Inazioren estatua zilarreztatua agertzen da (berau 19. mendeko berregiketa, originala okupazio napoleonikoan eraitsi zuten).
Pozzoren margo bat dago aldarearen erdian, baina estalki bat da, mekanismo batek jai berezietan kentzen du, eta Inazioren estatua zilarreztatua agertzen da (berau 19. mendeko berregiketa, originala okupazio napoleonikoan eraitsi zuten).


Aldarearen gainaldea, lapislazuliko mundu-bolarekin: uste zen harri honetako munduko pieza handiena zela, baina lauza urdinez inguratutako estuko bat da.
Sabaiko freskoa, San Inazioren apoteosia, Giovanni Battista Gaullirena.
Eskultura nagusiak, Fedea Idolatriari gailentzen, Jean-Baptiste Théodonena, eta Erlijioa heresia eta gorrotoa egozten, Legros gaztearena. Eskultura nagusiak, Fedea Idolatriari gailentzen, Jean-Baptiste Théodonena, eta Erlijioa heresia eta gorrotoa egozten, Legros gaztearena.
Eskultura nagusiak, Fedea Idolatriari gailentzen, Jean-Baptiste Théodonena, eta Erlijioa heresia eta gorrotoa egozten, Legros gaztearena.


Andrea Pozzoren balaustrako detaileak, brontzezko aingerua eta lapislazuli pieza bat. Andrea Pozzoren balaustrako detaileak, brontzezko aingerua eta lapislazuli pieza bat.
Andrea Pozzoren balaustrako detaileak, brontzezko aingerua eta lapislazuli pieza bat.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]