San Jose baseliza (Belauntza)
Appearance
San Jose baseliza | |
---|---|
Baselizaren aurrealdea. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Belauntza |
Koordenatuak | 43°08′N 2°04′W / 43.14°N 2.06°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Josef Nazaretekoa |
San Jose baseliza Gipuzkoako Belauntza udalerrian dagoen baseliza bat da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibarra eta Berrobi arteko errepidea dago, Ibarrako irteeran dagoen Okobio auzoan, hain zuzen ere, Belauntzarako igoera hasten den bidegurutzean, eta Elduaran edo Berastegi erreka eta industrialdearen alboan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an bertan zegoen San Joseren irudia lapurtu zuten, baina Martutenen dagoen Ahizpa Kontzeptzionisten komentuko mojek auzotarrei irudi berria oparitu zieten[1].
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eliz ataria du ezaugarri nagusitzat, honen gainean korua kokatzen delarik. Beranduago gehitu zitzaizkion sakristia eta dorrea; baita, barruan, San Joseren irudia edo eskultura gordetzen duen erretaula zentrala ere. Egun, ez da elizkizunik ospatzen, halere San Jose eguneko jaieguna ospatzen da.