Belauntza

Koordenatuak: 43°08′06″N 2°03′01″W / 43.135°N 2.0503°W / 43.135; -2.0503
Wikipedia, Entziklopedia askea
Belauntza
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Belauntza udalerriaren ikuspegia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaBelauntza
AlkateaIñaki Telleria Bengoetxea
Posta kodea20491
INE kodea20021
Herritarrabelauntzar
Kokapena
Koordenatuak43°08′06″N 2°03′01″W / 43.135°N 2.0503°W / 43.135; -2.0503
Map
Azalera3 km²
Garaiera209 m
Distantzia28 km Donostiara
Demografia
Biztanleria286 (2023)
17 (2022)
alt_left 116 (%40,6) (%43,7) 125 alt_right
Dentsitatea95,33 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 8,5
Zahartze tasa[1]% 18,57
Ugalkortasun tasa[1]‰ 16,95
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 86,84 (2011)
Genero desoreka[1]% 1,67 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 12,77 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 79,58 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 75,3 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 76.8 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1802 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.belauntza.eus

Belauntza Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldeako eskualdean dagoen herri euskalduna da.

3,4 km² ditu eta 255 biztanle zituen 2016. urtean.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1321ean, bertan borrokatu zen Beotibarko gudua nafarren eta gipuzkoar oinaztarren artean. 1374an Tolosarekin bat egin zuen, inguruan ahaide nagusiek zuten indarrari aurre egiteko.

1802an lortu zuren hiribildu titulua.[4][5]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an herriak 258 biztanle zituen. Horietatik %26,36ak 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %6,59 ziren.[6]

Belauntzako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko udal hauteskundeetan Denok Bat plataformak 88 boto lortu zituen, eta Gazteak Aurrera plataformak 68 boto[7][8]. Mariano Lazkano izendatu zuten alkate, hirugarren aldiz. Baina 2016ko abenduan hil egin zen bihotzekoak jota.[9][10] Ondorioz, Silvia Moneo izendatu zuten alkate.[11]

2019ko udal hauteskundeetan Denok Bat plataformak 82 boto lortu zituen, Belauntzako Herritarrek 46, eta PSEk 3.[12][13] Silvia Moneo izendatu zuten berriro alkate.[14]

2023ko udal hauteskundeetan Denok Bat plataformak 107 boto lortu zituen, eta PSE-EEk 6.[15]

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibiurreko urtegiak ur hornidura ematen dio herriari.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %1,2. Bigarren sektore %74,1. Hirugarren sektorea %19,7. Eraikuntza %5.[6]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belauntzako Joxe Mari Arruabarrenaren[18] testigantza, eskolara eguraldi txarra egiten zuenean bakarrik joaten zirela kontatzen duenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[19][20] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Belauntzako euskara[21] gipuzkeran[22] katalogaturik dago, zehatzago, erdiguneko gipuzkeraren[23] parte den Tolosaldeko euskaran. Erdiguneko azpieuskalki hau Beterriko hizkerek[24] eta Tolosaldekoek osatzen dute. 2016an herritarren %84,65 euskalduna zen.[6]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin erlijiosoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Galarraga baserria. Fatxadan armarria du.[25]
  • Artabe Auzkoa baserria. 1805ekoa.[25]
  • Egoskozabal baserria. XVI. mendean eraikia.[25] Eusko Jaurlaritzak Kultura Interesdun Ondaretzat izendatu du.
  • San Juan Batailatzailearen eliza
    Aranguren Auzkoa, 1803an eraikia[25]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Historia» Belauntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  5. «BELAUNTZA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  6. a b c «Web Eustat. Belauntzako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  7. «Udal hauteskundeak 2015 - Belauntza - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  8. https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  9. Berria. «Mariano Lazkano Belauntzako alkatea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  10. «Mariano Lazkano Belauntzako alkatea hil da - Belauntza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  11. (Gaztelaniaz) «Silvia Moneo Belauntzako alkate berria» El Diario Vasco 2016-12-24 (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  12. «Udal hauteskundeak 2019 - Belauntza - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  13. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  14. «Silvia Moneo, Belauntzako alkateari elkarrizketa - Belauntza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  15. «Udal hauteskundeak 2023 - Belauntza - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  16. «Frontoia» Belauntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  17. «KZgunea» Belauntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  18. «Arruabarrena Otaegi, Joxe Mari - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  19. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  20. «Eskolara eguraldi txarra egiten zuenetan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  21. «Belauntza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  22. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  23. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  24. «Beterrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  25. a b c d «Ondare kulturala/Monumentuak» Belauntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa