Edukira joan

San Julian eliza (Astureses)

Koordenatuak: 42°26′45″N 8°06′43″W / 42.44583°N 8.11194°W / 42.44583; -8.11194
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Julian eliza (Astureses)
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaOurenseko probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaBoborás
Galiziako parrokiaAstureses, Boborás
Koordenatuak42°26′45″N 8°06′43″W / 42.44583°N 8.11194°W / 42.44583; -8.11194
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaJulian of Antínoe (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaArte erromanikoa
Ondarea
BICRI-51-0001199

San Julian eliza (galizieraz: Igrexa de San Xulián de Astureses) Asturesesko parrokia-eliza da, Boborasko herrikoa (Galizia). XII. mendeko eliza erromanikoa da, tamaina txikikoa eta nahiko ongi zaindua.

Eliza 1164. urtean fundatu ahal izan zen, erretaula nagusiaren atzean inskribatutako dataren arabera.

Antzinako jatorrizko multzotik, XII. mendearen amaierako eliza erromanikoa dago zutik bakarrik. Ondo kontserbatuta dago. Gurutze latindar formako oinplanoa du, nabe bakarrekoa. Kanpoko kontrahormak ia ez dira ateratzen hormatik. Nabearen gainean, bi isuriko zurezko estalkia dauka. Goi-korua ere egurrezkoa da. Burualdea zirkuluerdi-formako hiru absidetan errematatuta dago, erdikoa nabarmenduta.

Kanpoaldean, landare-dekorazioak eta motibo geometrikoak diru, baita animalien irudikapenak eta izaki fantastikoak.

Tenpluak bi ate ditu. Iparraldekoa, zirkuluerdiko arku berritua duena, mozarabiar estiloko arku konposatu primitibo batetik abiatuta. Ate nagusia oso sinplea da. Ikonografia eskasa eta sinplea du, kapitelak eta tinpanoa landare-motiboekin eta motibo geometrikoekin apainduta daude.[1]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Castillo Lopez, Angel del (1972), Inventario de la riqueza monumental y artística de Galicia, Editorial de los Bibliófilos Gallegos

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]