San Jurgiren eliza (Lalibela)
San Jurgiren eliza (Lalibela) | |
---|---|
Monolithic churches in Lalibela | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Etiopia |
Etiopiako eskualdea | Amhara eskualdea |
Etiopiako zona | Semien Wollo Zone |
Woreda | Lasta |
Giza kokaleku | Lalibela |
Koordenatuak | 12°01′54″N 39°02′28″E / 12.031625°N 39.041147222222°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Izenaren jatorria | Jurgi Kapadoziakoa |
Erlijioa | Etiopiako eliza ortodoxoa |
Izena | Jurgi Kapadoziakoa |
San Jurgiren eliza (amhareraz: ቤት ጊዮርጊስ, Bete Giyorgis) Etiopiako Lalibela hirian dago, Etiopiako patriarka-hiri koptoaren barruan. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko hamaika eliza monolitikoetako bat da.
Etiopiako historia kulturalaren arabera, Zagwe dinastiako Gebre Mesqel Lalibela erregeak XIII. mendean San Jurgi eraiki zuen, eliza bat eraikitzeko jarraibideak ematen zitzaizkion begitazio bat izan ondoren.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIII. mendean harkaitz bolkaniko gorrixkan zizelkatua, Lalibela inguruko hamaika elizen artean ezagunena eta azkena da, eta, batzuetan, munduko zortzigarren miraritzat hartu dute.[2]
25 metroko aldea duen zulo karratu batean dago; elizak, berriz, 12 metroko aldea eta 12 metroko altuera ditu, hiru mailatako plintoa kontuan hartu gabe, eta gurutze grekoaren forma du. Gune hori sortzeko, 3400 m³ arroka eta 450 metro m³ kendu behar izan zituzten, elizaren barrualdea zizelkatzeko eta apaintzeko.
Eraikina beste hamar eraikinek osatutako beste bi eliza-multzoetatik mendebaldera samar dago, eta ipar-ekialdean dagoen lau elizako multzoari zanga multzo batek lotzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Hawke, William. (2003). Touring Historical Ethiopia. .
- ↑ (Ingelesez) Chih-Hung, Wang. Lalibela: The Eighth Wonder of the World. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |