San Lorentzoko pulpituak

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Lorentzoko pulpituak
Jatorria
Sortzailea(k)Donatello
Sorrera-urtea1460(e)ko hamarkada
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Dimentsioak280 (zabalera) cm
Kokapena
LekuaSan Lorenzo basilika
BildumaSan Lorenzo basilika

San Lorentzoko pulpituak edota San Lorentzoko tronuak Italiako Florentzia hiriko San Lorenzo basilikan dauden brontzezko eskultura lan batzuk dira. Donatelloren eraikin honetako lanari amaiera eman zioten, 1460. urtetik lan honen planifikazioa eta diseinuaz arduratu baitzen, bai eta laguntzaile ugariekin gauzatzeaz ere, hauen artean Bartolomeo Bellano eta Bertoldo di Giovanni nabarmendu ziren.

Berpizkundearen pulpitua (italieraz Pulpito della Resurrezione) eraikitzen lehena eta Donatellok gehien parte hartu zuenatzat jo ohi da. Bere tamaina Pasiokoarena baina handiagoa da: neurriz, 292 cm luze eta 123 cm garaiera, esekia dagoen zutabeak kontuan hartu gabe.

Pasioaren pulpitua (italieraz Pulpito della Passione) ziurrenik gauzatzen bigarrena izan zen eta hortaz bere eraikuntzan laguntzaileen parte hartzeak askoz ere garrantzi handiagoa izango zuen. Berpizkundearen pulpitua baino zertxobait txikiagoa da, neurriz 280 cm luze eta 137 cm garaiera, esekia dagoen zutabeak kontuan hartu gabe.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]