Edukira joan

San Martin Tourskoaren eliza (Ataun)

Koordenatuak: 43°01′N 2°11′W / 43.01°N 2.18°W / 43.01; -2.18
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Martin Tourskoaren eliza
San Martin elizaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAtaun
Koordenatuak43°01′N 2°11′W / 43.01°N 2.18°W / 43.01; -2.18
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1200 (egutegi gregorianoa)
Izenaren jatorriaMartin Tourskoa
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura

San Martin Tourskoaren eliza Gipuzkoako Ataun udalerriko San Martin auzoan dagoen eliza bat da.

San Martin auzoan dago, Ataungo udaletxearen parean.

Ataungo lehenengo eliza da San Martingoa, 1200. urterako gaur egun kokatzen den toki berean jada bazegoena. Lehen eliza hura X. mende ingurukoa zela. XV. mendean, lehengo eliza haren tokian, gaur egungoa hasi ziren eraikitzen.

Ondorengo urte zein mendeetan, berrikuntza, aldaketa eta eranskin ugari ezagutuko du, jakina, diruak eta bestelako inguruabarrek eraginda: aurrealdea egin zen lehenik; geroago, absidea lekuz aldatu zen (ekialdetik mendebaldera) edo justuago, berri bat egin zen (ondorioz, gaur egun bi abside dite); erretaulak ere bigarren aldaketa bat jasan zuen; beranduago, korua eraiki zen eta ondoren, organo dotore bat jarri zuten bertan (1761. urtean); azkenik, sarrera nagusia egin zuten (1833an, hain justu).

Ataun Euskal mitologiaren kondairen kokalekua izanik, eliza honi buruzko kondaira ere badago:

"Kristauek San Martin eliza tontor batean eraiki nahi omen zuten hasieran, baina jentilek ezetz, mendi inguruak beraienak zirela. Horregatik, kristauek egun argiz eraikitakoa, jentilek gau ilunez desegin eta harriak gaur egungo eliza dagoen tokira eramaten zituzten. Eta horrela behin eta berriz. Azkenean, kristauak aspertu omen ziren eta behealdean, gaur egungo lekuan, eraiki zuten. Honela bukatu zen istorio hau: “Gau batean, Zaindegiko (eliza ondoko etxea) emakume bat leihotik begira jarri zen, harriak leku batetik bestera zeinek eramaten zituen jakiteko asmoz eta jentil bat ikusi zuen idiekin lan horretan. Jentila, ordea, konturatu zen emakume hori zelatan zuela eta bere leiho ondotik pasatzerakoan honela esan zion:

« Aida zurie, aida gorrie zelatan dagoen andra horri ataiok ezkerreko begie! »

Idiak adarrarekin begia atera zion emakume gajoari, bakarrarekin utziz".

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]