San Martiko Harria

Koordenatuak: 42°58′40″N 0°44′41″W / 42.97778°N 0.74472°W / 42.97778; -0.74472
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Martingo Harria» orritik birbideratua)
Artikulu hau Pirinioetako mendateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Martin».
San Martiko Harria
Eski estazioa
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
BarrutiOloroe-Donamariako barrutia
KantonamenduAramitzeko kantonamendua
Frantziako udalerriEreta
Geografia
Koordenatuak43°00′N 0°42′W / 43°N 0.7°W / 43; -0.7
Map
Demografia
lapierrestmartin.com

San Martiko Harria (frantsesez La Pierre Saint-Martin; biarneraz: La Pèira Sant Martin) Belaguako mendatearen gainean dagoen lekuaren izena da, 1.578 metroko altueran dagoena, Erraitzeko mendilepoan kokatutakoa Erronkariko ibarraren (Nafarroa Garaia) eta Baretoseko ibarraren (Bearno) arteko mugan; Espainia eta Frantzia arteko mugan ere, beraz.

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Belaguako mendatea izenetik datorkio, alde atlantikoko San Martiko Harria ere esaten zaiona. Jatorrizko bertsioa Marti da, zubereraz, nahiz eta Nafarroan batzuetan Martin bertsio estandarra ere erabiltzen den, San Martingo Harria emanez emaitza gisa.

Mendizaletasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Martingo Harriaren lenarra

Tokia ohiko abiapuntua da inguruko mendietara igotzeko, besteak beste Auñamendi (2.507 m), Arlas (2.044 m) eta Lakhura (1.877 m) tontorretara.

Espeleologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune karstikoak 140 km2-ko azalera du eta leize ugari ditu lur azpian, tartean 1.342 metroko sakonera duen San Martingo osina.

Eskia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen bereko eski estazioa dago mendateko alde frantziarrean, Ereta udalerrian eta 2.200 metrotan kokatutakoa, eta 55 hektareako azalera daukana.

Hiru behien zerga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Martingo ingurune hau historia luzean zehar Hiru behien zergaren izeneko hitzarmena eta horrekin lotutako ekitaldiaren lekukoa izan da, abeltzain erronkariar eta biarnotarren arteko bakea ekarri zuena eta uztailaren 13ro hainbat turista erakartzen duena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page