Hiru behien zerga

Koordenatuak: 42°58′40″N 0°44′41″W / 42.97778°N 0.74472°W / 42.97778; -0.74472
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru Behien Zerga
Hiru behien zerga, 1960ko hamarkadan
TokiaSan Martingo Harria,
 Euskal Herria
42°58′40″N 0°44′41″W / 42.97778°N 0.74472°W / 42.97778; -0.74472
AntolatzaileaNafarroako Foru Erkidegoa Erronkaribar, Nafarroa
Bearno Baretos, Biarno
Hasiera1375eko uztailaren 13a
(lehenbiziko erregistroa)
Data
DataUztailaren 13a
BetetzeaUrtero

Hiru behien zerga (Erronkariko euskaraz, Iror Beien Emontarzuna[1], Tributo de las tres vacas gaztelaniaz eta Tribut des trois vaches frantsesez) Erronkaribarren (Nafarroa Garaia) eta Baretos ibarraren (Bearno) artean egindako hitzarmen zaharra da, XIV. mendetik datorrena[2].

Jatorria oso argi ez badago ere, gauza jakina da 1375ean alde biek akordioa sinatu zutela, unai erronkariar eta biarnotarren jarduera muga inguruan arautu zuena eta bakea ekarri zuena. Bi urte lehenago, liskar larrien ondorioz Pedro Karrika erronkariarrak Pierre Sansoler biarnotarra hil zuen, eta honek eragin zuen hitzarmena lortzearena. Ordutik aurrera, Baretosko abeltzainek hiru behi eman behar dizkiete Izaba, Uztarroze, Urzainki eta Gardeko biztanleei hilabete batez euren aziendek zelai nafarretan belar eta ura hartzearen truke. 600 urte baino gehiago luzatu da dagoeneko ohitura hau, XVII. mendean ia 20 urtez hitzarmena eten bazuten ere[3]. Tradizio luze hau, izan ere, gaur egun oraindik berresten den Europako itunik zaharrena da.

Historian zehar hainbat aldiz dokumentatu izan da, besteak beste Esteban Garibai gipuzkoarrak 1571n edo Enrike Zubiri "Manezaundi" nafarrak 1935ean.[4]

Gaur egun ere urtero uztailaren 13an mugako alde bietako agintariak biltzen dira eta ekitaldi sinbolikoa burutzen dute oraindik ere San Martingo Harriaren inguruan.

Pax avant[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru behiak aukeratzen

Ituna burutzeko, bi aldeek eskua emanda (Latinez)"pax avant" ("bakea aurrera") hitzak hiru aldiz esaten dute tradizionalki urteroko ekitaldian. Bestetik, historian zehar Ansoko ibarretik eta Zuberoatik San Martin ingurura joandako epaileak egon izan dira prozesuaren lekuko, auzokide neutral gisa.

Aipatutako lelo hori hartuta, berriki "Pax Avant" izeneko egitasmoa sortu dute ibar bietako agintariek[5], eta horren emaitza Izabako oroipenaren etxea izeneko museoa izan da, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Roncal, Club Lectura. (2019-07-04). «TRIBUTO DE LAS TRES VACAS – IROR BEIEN EMONTARZUNA» Actualidad Valle de Roncal (Noiz kontsultatua: 2019-07-12).
  2. «Lurgida: Hiru behien zerga» lurgida.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
  3. «Tributo de las tres vacas - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-12).
  4. «Enrike Zubiri, «Manezaundi»: Artikulu bilduma» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-12).
  5. «|| PAX AVANT ||» paxavant.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.