San Migel eliza (Irura)
Itxura
San Migel eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Irura |
Koordenatuak | 43°10′04″N 2°04′01″W / 43.16767074°N 2.06700179°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Mikel goiaingerua |
Erlijioa | katolizismoa |
San Migel eliza Gipuzkoako Irura udalerrian dagoen eliza gotiko bat da, Tolosaldea eskualdean. Done Mikel goiangeruari sagaratua dago.
Irurako udaletxearen alboan dago.
Nabea bitan banatua du, abside poligonala eta kontrahorma zabalak ditu, eta hareharri harlanduzko baoak, moldurekin landuak. Mendeetan zehar, aldaketarik egin gabe gorde da bere tamaina txikia, bertako komunitatea oso egonkorra izan den seinale. Jasan duen aldaketa bakarra XVI. mendean egin zen: lehendik zegoena altxatu egin zen eta, ondorioz, nabeei altuera handiagoa eman zitzaien. Eliz ataria geroago gehitu zitzaion, eta XX. mendearen hasieran berritu zen, gauza bera gertatu zen kanpandorrearekin, altuera handiagoa eman zitzaion eta kupula neogotikoa gainean ezarri.