San Pedro baseliza (Altsasu-Urdiain)

Koordenatuak: 42°54′46″N 2°09′14″W / 42.91278°N 2.15389°W / 42.91278; -2.15389
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Pedro (Altsasu)» orritik birbideratua)
San Pedro baseliza (Altsasu-Urdiain)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaAltsasu eta Urdiain
Koordenatuak42°54′46″N 2°09′14″W / 42.91278°N 2.15389°W / 42.91278; -2.15389
Map
Ondarea

San Pedro baseliza Altsasu eta Urdiain artean partekatuta dago. Izen bereko basoan dago. Baselizaren erdian dagoen ateak marra bat du eta alde batean A eta bestean U marraztuak ditu muga non dagoen adierazteko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiturak dio San Pedro baselizan Nafarroako lehenengo erregea, Gartzia Ximenez koroatu zutela. Hori dioen idatzi bat ere badago baselizako sarreran. Hala ere ez da oso fidagarria eta badirudi esaera bat baino ez dela. Honakoa irakurri daiteke baselizako atearen gainean:

« Año de setecientos y diez i siete a veinte de henero en esta Igll de San Pedro de la valle de Burunda fue electo y ungido por primer rei de Navara, Garcia Ximenez y esta elecion confirmo el mesmo año el papa Gregorio segundo como parece por su bula que la tiene la dicha valle en su archivo. Fue reedificada esta yglesia el año 1647 »


Erdi Aroan inguru honetan izen bereko herrixka bat zegoela uste da.

Baselizaren jabetzari buruzko auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri kondairak dio baseliza lehen Urdiainen menpe zegoela, baina gerra garaian baseliza Altsasuri saldu zioten txokolate eta anisaren truke. Hori dela eta bi herrien arteko liskar handiak egon dira baselizaren jabegoa dela eta.

Altsasu eta Urdiain arteko muga, San Pedro baselizaren alboko (hegoaldeko) atean markatuta.

1749an santua urrez margotzeko eskaria egin zitzaion Jose Erdoziari, Deikaztelukoa. Berak adierazi zuenez, Urdiainek eta Altsasuk, biek erdibana ordaindu zuten lan hori[1]. 1769an jasotako salaketan, Altsasuk Urdiaingo hainbat herritarrei leporatu zien bere lurretan zeuden haritzak moztea, eta hor jada jasotzen da "betidanik" ekainaren 29an Altsasuk bertan egin duela jaia eta, hurrengo igandean, Urdiainek[1].

Betidanik hori, hala ere, ez da horrela: 1657an Altsasuko abadeak, Miguel Arramendiak, eskaria egin zion Iruñeko apezpikuari Urdiaingoari eskatzeko euren meza ekainaren 29ko 8etan egiteko, Altsasuk 10etan egin ahal izateko; bestela, Urdiaingoak lehenago egin behar zuenez, askotan eguerdia baino beranduago egiten zuen Altsasukoak zain utzita eta arazoak sortuz[1]. Hurrengo urteetan gatazka horrek jarraitu zuen, ahalik eta bi abadeek erabaki zuten arten ez egitea prozesiorik. Apezpikuak esan zuen meza eta gero ezin zela bertan geratu edaten edo jaten. Baina Altsasuko ordezkariak kexatu ziren, esanez horrek egiten zen diru-bilketan arazoak sortzen zituela, eta 1663an berriro ere agindu zuen apezpikuak goizeko zortzietan Urdiainek egiteko meza eta Altsasuk 10etan[1]. Urte horretan bertan, Altsasuk egindako eskarian, esaten du baselizaren berreraikuntza lanak Altsasuko herritarren artean soilik egin zirela, eta baseliza berez herriarena dela[1].

1820an, Zangitun zegoen Santa Eulalia baselizaren desegitea eskatu zuen Gotzainak, Konbentzioaren Gerran frantsesek suntsitu ostean. Baseliza hau Altsasuren lurretan egongo litzateke, gaur egungo zatiketarekin, baina Urdiainek ordaintzen zuen. Altsasuk ez zuen nahi harria eramatea erdia eman gabe, baina Urdiainek esna zuen baseliza hori osorik eurek ordaindua zela, ez San Pedrokoa bezalakoa, erdibana egiten zena eta herri bakoitzak ate bat eta giltza bat gordetzen zuena[2].

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Pedro eguneko erromerian zelaian zortzikoa dantzatzen da.

Urtero San Pedro egunean, Ekainaren 29a, erromeria ospatzen du Altsasuko herriak baselizaren inguruan. Bertan meza egiteaz gain aurrean geratzen den gunean zortzikoa dantzatzen da. Egun honen hurrengo igandean eta leku berean Urdiaingo jaiak hasten dira, hauek ere San Pedroren omenez.

Urte ezberdinetan Egin egunkariak antolatutako Egin eguna eta 18/98+ plataformak antolatutako Bat Egin Eguna jaiak leku honetan egin dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Carasatorre, Rafael. (2013-10-02). «Textos Históricos Navarros: Alsasua, Urdiain: 1769 - 1778: San Pedro y sus dueños; deslinde de ambos pueblos» Textos Históricos Navarros (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  2. Carasatorre, Rafael. (2013-07-22). «Textos Históricos Navarros: Alsasua, Urdiain: 1820: despoblado de Zangitu y propiedad de su iglesia de Santa Eulalia» Textos Históricos Navarros (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]