San Pedro de Montes monasterioa
San Pedro de Montes monasterioa | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Leóngo probintzia |
Udalerria | Ponferrada |
Koordenatuak | 42°26′46″N 6°34′14″W / 42.44606°N 6.57053°W |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Astorga (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Mozarabiar artea |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000670 |
San Pedro de Montes monasterioa Espainiako Leongo probintzian dagoen Montes de Valdueza alkate auzoko eraikin historikoa da. San Fruktuoso Bragakoak sortu zuen, 635 urtean.[1] Monasterio hau Santa María de Carracedoko monasterioarekin lurraldeen ikuspuntutik Bierzoko garrantzitsuenak izan ziren; ekonomikoki, aldiz, ez ziren hain indartsuak. Historiaren momentu desberdinetan haren jarraipenari buruzko zalantza handiak izan ziren. XIX. mendean sute batek oso gaizki utzi zuen eta XX. mendearen amaieran bere egoera kezkagarria zen.[2] Gaur egun, ordea, aurrera eraman diren laneei esker, Hispania Nostra ondarearen zerrenda gorritik aterata izan da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monasterioko dokumentuetan bertan gordetako tradizioaren arabera, VII. mendean sortu zuen Fruktuoso Bragakoa. Ondoren San Valerio abade izendatuko zuten. Klaustroko bizitza eten egingo litzateke Iberiar penintsulako musulmanen inbasioarekin batera.[3] 890an San Xenadiok monasterioa zaharberritu zuen, dozena fraidekin batera kongregazioa birfundatuz. 896an beneditarren erregela onartu zuten. 918an Ordoño II.a Leongoa erregeak haraneko erreserba eman zion eta 1124an, Urraka Gaztelakoa erreginak beste erreserba bat eman zion Horniako San Romanen, Duero ibaiaren ertzean. Hurrengo hamarkadetan berri gutxi jaso dira, 1164an Don Nunok, beste abadeak, eraikina eta eliza berreraiki zituen arte. 1243 urtearen ondoren eliza erori ondoren berriro eraiki zen. XVIII. mendean eliza berriro erori zen eta berriro eraiki zuten. Egungo tenplua garai horretakoa da; aurrekoaren materialak berrerabili ziren berreraikuntzan. Mendizabalen desamortizazioaren ondoren (1835),[4] sute batek komentuko eraikinen zati bat eta klaustroa suntsitu zituen, arku gutxi batzuk baino ez zirelarik geratzen.[5]
XX. mendean zehar eraikinen egoera kezkagarria zen. Gainera lapurketa batzuk egin ziren. 1931an Espainiako Gebernuak monumentu historiko-artistikoaren izendapena egin zion. Hala ere, egoera tamalgarria ez zen hobetu. 1999an, Eloy Algorrik, Gaztela eta Leongo Juntaren finanzizioarekin, monumentua berreskuratzeko Plan bat prestatu zuen. Ondoren, kanpaina desberdinetan (2002, 2003, 2017), alde desberdinak berreskuratu dira.[6] Horri esker, monasterioa Hispania Nostra ondarearen zerrenda gorritik aterata izan da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Pedro eliza.
-
Klaustroaren erorkinak.
-
Hegoaldeko fatxada.
-
Kanpoko horma.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Joaquín Herrezuelo: Historia del Monasterio de San Pedro de Montes.
- ↑ Quintana Prieto, Augusto; Fernández García, Amalio: Guía del Bierzo. León. Imprenta Provincial, 1965.
- ↑ https://www.asturnatura.com/turismo/monasterio-de-san-pedro-de-montes/15190.html
- ↑ García González, Miguel José. La Desamortización de Mendizabal y Espartero en El Bierzo, 1994, ISBN 84-87081-84-3.
- ↑ https://www.infobierzo.com/el-monasterio-de-san-pedro-de-montes-como-nunca-lo-has-recorrido-los-tesoros-de-la-tebaida-berciana-ii/235412/
- ↑ https://www.bierzotv.com/eloy-algorri-satisfecho-con-el-premio-de-arquitectura-ha-subido-mucha-gente-a-visitar-el-monasterio-de-montes/
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Monasterioa Ponferradako Udalaren webgunean.
- (Gaztelaniaz):Informazioa Monasterios webgunean.
- (Gaztelaniaz):Monasterioa zerrenda gorrian.
- (Gaztelaniaz):Monasterioari buruzko bideoa Youtuben.
- Wikipedia:Lista Roja Hispania Nostra identifikatzailea duten artikuluak
- Bierzo
- Espainiako erorkinak
- Gaztela eta Leongo monasterioak
- IX. mendeko arkitektura
- León probintziako eraikinak
- León probintziako kultura-intereseko ondasunak
- Ponferrada
- 635
- VII. mendean amaitutako eraikinak
- Pages using the Kartographer extension