San Pedro eliza (Beizama)

Koordenatuak: 43°08′N 2°12′W / 43.13°N 2.2°W / 43.13; -2.2
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Pedro eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBeizama
Koordenatuak43°08′N 2°12′W / 43.13°N 2.2°W / 43.13; -2.2
Map
Arkitektura

San Pedro eliza Gipuzkoako Beizama udalerrian dagoen eliza bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunean dago,

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beizamako eraikuntzarik zaharrena da. Ziurrenik, XVI eta XVII. mende artean hainbat alditan egindakoa da.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elementu gotikoak ditu, baina gotiko ondorengo garaietan egindakoak. Pizkunde garaiko estiloa du, nahiz eta kupula erdiesferikoan amaitzen den dorre karratua 1928an bukatua izan. Portada, klasiko garaikoa du, hiruki itxuradun frontoiarekin.

Hala ere, urteetan zehar egin diren berrikuntzak ugariak dira, eta aipatzekoa da XIX. mendean hilerri berria eraikitzeari ekin ziotela, eliz barruko hilobietan egindako azken lurperatzea 1809. urtean izan zelarik. Bitxikeri bezala, hilerri berrian lurperatutako lehena Caceresko probintziako Trujillo udalerriko Antonio Gomez izeneko bat izan zen, ziur aski, Iberiar Penintsulako Gerram hildako soldadu bat litzateke. XX. mendean organo berria jarri zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]