Edukira joan

San Petri eliza zaharra (Estrasburgo)

Koordenatuak: 48°34′58″N 7°44′24″E / 48.5828°N 7.74°E / 48.5828; 7.74
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Petri eliza zaharra (Estrasburgo)
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Ekialde Handia
DepartamenduaRhin Beherea
Frantziako udalerriEstrasburgo
Koordenatuak48°34′58″N 7°44′24″E / 48.5828°N 7.74°E / 48.5828; 7.74
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1381
Izenaren jatorriaPetri
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaEstrasburgoko artxidiozesia
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00085031
Webgune ofiziala

San Petri eliza zaharra (frantsesez: Église Saint-Pierre le Vieux, alemanez: Alt-Sankt-Peter) Estrasburgoko eliza bat da, eliza katolikoa eta luteranoa eraikin berean dituena[1].

San Petri eliza 1130. urtean aipatzen da aurreneko aldiz. Erdi Aroan Estrasbugoro elizbarrutiko bederatzi elizetako bat zen.

1398ko maiatzaren 22an Honau abadetxeko kapera ekarri zen, aurrez zegoen Rhinauk uholdea jasan ondoren, eta mezatarako aldare nagusia izan zen[2].

1529ko otsailaren 20an Estrasburgo hiriak Erreformaren alde egin zuen eta eliza luteranoa bihurtu zen.[3] 1535ean eskola latindarra ireki zen elizan[4].

1681ean Frantziak Estrasburgo anexionatu zuen eta bi urte beranduago Luis XIV.a Frantziakoak elizaren zati bat katolikoi itzultzeko agindua eman zuen. Harrizko hesi bat eraiki zen kultu biak banatzeko. 2012 arte ez zen eliza biak konektatuko zituen aterik eraiki harresi horretan[5].

XIX. mendean elizaren alde katolikoa handitu egin zen. Conrath arkitektuak diseinatu zuen eta 1867an ireki zen.

Erlikiak eta artelanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza katolikoak Brigit Kildarekoaren erlikiak ditu, bai eta monumentu historiko izendapena duten hainbat artelan ere.

  • "Kristoren pasioa": Heinrich (edo Henri) Lutzelmann-ek (1485) egindako hamar irudi gotikoko seriea[6].
  • "San Piterren bizitzaren eszenak": egurrean egin dako pizkundeko lau erliebe lan[7].
  • "Pizkunde ondorengo Kristoren bizitzako eszenak": 1504ko margolanak[8].

Eliza luteranoak ere baditu artelanak:

  • "Familia sakratua": Hans Wydyz (1520. hamarkadakoa)[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Église Saint-Pierre-le-Vieux de Strasbourg - France - Lutheran Churches on Waymarking.com» www.waymarking.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  2. (Frantsesez) «Chapitre de la collégiale Saint-Pierre-le-Vieux. Strasbourg» data.bnf.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  3. (Ingelesez) Greschat, Martin. (2004-01-01). Martin Bucer: A Reformer and His Times. Westminster John Knox Press ISBN 978-0-664-22690-9. (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  4. (Frantsesez) Bornert, René. (1981). La réforme protestante du culte à Strasbourg au XVIe siècle: (1523-1598). Approche sociologique et interprétation théologique. Brill Archive ISBN 978-90-04-06264-1. (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  5. (Frantsesez) «Etats généraux du christianisme : la porte de l'oecuménisme s'est ouverte à Strasbourg» La Vie.fr 2012-10-11CEST20:56:00+02:00 (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  6. «10 tableaux : la Passion du Christ» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  7. «4 bas-reliefs : scènes de la vie de saint Pierre» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  8. «4 tableaux : scènes de la vie du Christ après la Résurrection» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  9. «Bas-relief : la Sainte Parenté» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]