San Roman baseliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Roman baseliza
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Muxika - San Roman baseliza 1.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Muxika
Koordenatuak 43° 17′ 01″ N, 2° 41′ 38″ W / 43.283667°N,2.694006°W / 43.283667; -2.694006Koordenatuak: 43° 17′ 01″ N, 2° 41′ 38″ W / 43.283667°N,2.694006°W / 43.283667; -2.694006
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIV. mendea
Elizbarrutia Bilboko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa
Ondarea
EJren ondarea 15

San Roman baseliza Muxikan, dagoen XIV. mendeko baseliza bat da, muino baten gainean Muxika dorretxetik gertu[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ermita oinplano angeluzuzenekoa da, 14,10 x 7,30 metrokoa, eta burualde laua duen nabe laukizuzen bakar batez osatuta dago. Harresiak harlangaitzezkoak dira eta ertzak harlanduzkoak; estalkia bi isurikoa da, eta arku zorrotzeko ate batetik sartzen da barrura[2].

Garai berantiar batekoak izan daitezke burualdeko bi leihoak, txaranbelduak eta erdiko zutabetxoarekin eta goiko aldean lau petaloko lorearekin, hargintza lan fin batean. Ermitan, gainera, gotiko berantiarreko fabrikako elementuak daude, hala nola sarrera, pixka bat zorrotza eta ur bedeinkatu ontzi batez alboetan, hegoaldeko horman.

Barruan pulpitua eta korua desagertu dira, eta horien parean, tenpluaren oinaldean irekitako bi arkupe zorrotzez osatutako eserleku-leiho bat kontserbatu da[1].

Barrualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ermitaren barruan, San Roman santuaren eskultura bat dago, tunika berde batez jantzita eta liburu bat eskuan. Ezkerreko eskuan, bere mihi luzea – martirioaren sinboloa – gurutze batean errematatuta dago. San Roman irudikatzeko modu hori ez da ohikoa, erromatar soldadu baten moduan jantzita erakutsi ohi baitzaio. Gotiko berantiarreko irudia da, XVI. mende hasierakoa, hainbat aldiz birmargotua izan dena[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrian, San Romangoa inguruko parrokia izango zen, baina San Bizente Martiriaren Eliza sortu ondoren baselizara mugatuta geratuko zen. Tenplua, XIII. mendean berreraiki zen, eta, berriz ere, 1500 inguruan, gaur egungo itxura hartuz[1].

San Bizente parrokiatik joaten zen ermita horretara, eta apaizak bedeinkatzen zuen bertaratutakoek biltzen zuten ura bere baratze eta ukuiluak babesteko. Erdi-urren zeuden emakumeak santuaren babespean jartzen ziren, eta jaioko zen haurraren sexuari buruz zuten lehentasuna adierazten zioten hari. Baseliza honetan abuztuaren 9an ospatzen da jaia[2].

Santua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Román Erromatar Inperioko soldadu bat izan zen, 258an bere burua kristau deklaratzeagatik martirioa jasan zuena. Tradizioak San Lorenzoren galdeketetan eta martirioan zegoen soldaduetako bat zela dio, eta, santuaren zintzotasun eta fedearen adibidea ikusita, kristautasunera bihurtu zen. Bere ziegan San Lorenzok berak bataiatu zuen, eta hau hil ondoren, Romanek bere fede berria aitortu zuen publikoki. Bere predikazioa hastean, Valeriano enperadoreak mihia mozteko agindu zuen, baina, hala ere, bere lanarekin jarraitzen zuen, eta, beraz, espetxeratu egin zuten, eta, ondoren, ito. Bere jaieguna abuztuaren 9a da, San Lorenzo aurreko eguna, santu honek kristautasunera bihurtu zuela ospatzeko[1].

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Done Erroman | Eleiz Museoa – Museo diocesano . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  2. a b «Muxikako Udala - San Roman» www.muxikakoudala.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  3. «San Roman baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.