San Salbatore baseliza (Elgeta)

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Salbatore baseliza
San Salbatore. Elgeta, Euskal Herria.jpg

San Salbatore baselizaren aurrealdea.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Elgeta
Koordenatuak 43° 08′ 00″ N, 2° 29′ 22″ W / 43.13331°N,2.48953°W / 43.13331; -2.48953Koordenatuak: 43° 08′ 00″ N, 2° 29′ 22″ W / 43.13331°N,2.48953°W / 43.13331; -2.48953
Historia eta erabilera
Irekiera1740
Arkitektura

Salbatore baseliza Gipuzkoako Debagoiena eskualdeko Elgeta udalerrian dagoen baseliza bat da, hain zuzen ere Antzuategi auzoan dago, Intxorta mendiaren magalean eta Elgetatik Kanpazar mendatera abiatzen den errepidearen alboan. Bere atarian idatzirik dagoen arabera 1740an eraikia eta 1978an zaharberritua izan zen.

Kokaleku hau Elgetatik abiatu eta Intxorta mendian barna Intxortetako guduari buruzko ibilbide tematiko-historikoaren puntuetako bat da, ibilbidean zehar gudu hartako aztarnak eta argibide panelak ikus eta irakur daitezkeelarik. Baselizaren aurrean gertakari hartan frankistek eraildako hainbat herritar zibilen omenezko oroitarria eta argibide panel bat ere badaude.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]