Intxorta
Itxura
| Intxorta | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 737 m |
| Prominentzia | 273 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°07′53″N 2°29′57″W / 43.1314°N 2.4992°W |
| Mendikatea | Elgetako mendiak |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Mendizaletasuna | |
| Ohiko bidea | Elgetatik |
| Luberri | Luberri |
Intxorta mendiak Gipuzkoako tontorrak dira, Elgeta eta Elorrio (Bizkaia) artean kokatutakoak, muga horretatik eta Udalaitz menditik hurbil.
Bi gainek osatzen dute: Intxorta bera (737 m), Intxorta txiki edo Mendratxu (711 m) eta Gaztelumendi (713 m).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sakontzeko, irakurri: «Intxortetako gudua»
Euren baliorik handiena historikoa da. Izan ere, Espainiako Gerra Zibilean inguru hau gotorleku bihurtu zuten gudariek, Francoren ejerzitoaren aurrean 7 hilabetez eutsiz, 1936ko irailaren amaieratik 1937ko apirilaren bukaera arte.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joseba Tapia trikitilariak "Agur Intxorta Maite. 1936-37 gudako kantuak" izeneko diskoan bildu ditu orduko 24 abesti.
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ramon Saizarbitoriak "Gudari zaharraren gerra galdua" argitaratu zuen 2000an, Intxorta inguru hau protagonista dela.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oroitarria.
- Lubakia.
- Babeslekua.
