Edukira joan

San Sebastián de Garabandal

Koordenatuak: 43°12′3″N 4°25′25″W / 43.20083°N 4.42361°W / 43.20083; -4.42361
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°12′3″N 4°25′25″W / 43.20083°N 4.42361°W / 43.20083; -4.42361
San Sebastian eliza Garabandalen.

San Sebastián de Garabandal Rionansa (Cantabria, Espainia) udalaren herria da. 2008an, Espainiako Estatistika Institutuaren datuen arabera 107 biztanle zituen. Jentilizioa bastianuarra da. Balio handiko ingurune ekologikoan kokatua, Sajako erreserban alegia, 1960. hamarkadan Ama Birjinaren agerpenak zirela eta, oso ospetsua egin zen eta, ondorioz, herria peregrinazio gunea bihurtu da. Etnografiaren ikuspuntutik herri interesgarria da.

Peña Sagra ondoan, Nansa ibaiaren adar den Vendul ibaiaren ertzetan kokatuta dago. Inguru hori Batasunaren Garrantzizko Leku bezala izenduta dago. Halaber, inguruko mendiak Sajako erreserba barruan daude. Pagoak eta haritzak ugariak dira.

  • Neolitikoko trikuharri
  • Dosal etxezaharra
  • San Sebastian eliza, XVII.mendekoa.
  • Emigrantearen amari eskainitako monumentua.
Herri ondo kontserbatua da Garabandal.

Birjinaren agerpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1961ko ekainatik 1965eko urtarrila arte herriko lau neskatxek (Conchita González, Mari Cruz González, Jacinta González eta Mari Loli Mazón) agerpen misteriotsu batzuen berri eman zuten. Hasiera batean Mikel goiaingerua omen zen eta, geroago, Ama Birjina; esaten zuten arabera, lehendabizikoak bigarrenaren agerpena prestatu zuen. Hortik aurrera jende askoren konzentrazioak sortu ziren; haietan neskak trantzean sartzen ziren eta fenomeno paranormalak gertatu ziren: indarraren erakustaldiak, lebitazioak... Trantzean sartzen zirenean, bestetik, kolpeen eta orratz-ziztakoen bidez neskak esna arazten saiatu ziren beste testiguek hori lortu gabe. Gertakizunak argazkien eta bideoen bidez jaso ziren eta gertatutakoa nahiko dokumentatuta dago. Elizak agerraldiak ez zituen onartu eta gaia ikertzeko apaiz desberdinak bidali zituen. Horietako batek, Luis Andreu jesuitak, haurrek ikusten zutena ikusi omen zuen ere bai eta baita gero santua izango zen Pio de Pietrelcina apaiza. Ondoren, etxerako bueltan, bihotzekoa emanda Andreu hil egin zen.[1]

Agerraldietan, Birjinak nesekei mezu desberdinak eman zizkien, besteak beste, munduaren amaiera gertu zegoela, gizakiak onak izan behar zirela, elizaren hierarkian apaiz gaizto asko zegoela... Antza, gertakizunetan parte hartu zuen ikusmendun batek mundu amaieraren data zehatza daki.

Nahiz eta elizaren onarpena ez izan asko dira herrira hurbiltzen diren kristauak eta agerraldietan sinisten dutenak. Bereziki nabarmena da Estatu Batuetatik doazen pelegrinoak. Agerraldien tokian, mendi baten gailurrean, santutegi txiki bat eraiki dute Jesús Otero eskultoreak egindako birjinaren eskultura batez.

Parapsikologiaren ikuspuntua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai horietaz espezializaturik dauden parapsikologoek fenomeno hauei beste interpretazio desberdinak eman nahi izan dizkete. Haien ustez estralurtarrekin kontaktuak izan dituzten pertsonek antzeko fenomenoak eta mezuak azaldu ohi dituzte. Garabandalen kasuan, bestetik, zeruan hodei bitxiak ere ikusi omen dira. Haien ustez, agerraldi hauek, eta beste asko ere bai, ufologiaren ikuspuntutik interpretatu behar dira eta ez hainbeste erlijioaren ikuspuntutik.[2]

  • Arce Díez, Pedro. Diccionario de Cantabria. Geográfico, histórico, artístico, estadístico y turístico. Estudio, Santander 2006. ISBN 84-95742-55-1.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]