San Xulián de Samosko monasterioa
San Xulián de Samosko monasterioa | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Way of Saint James in the province of Lugo | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Probintzia | Lugoko probintzia |
Galiziako udalerrien zerrenda | Samos |
Galiziako parrokia | Samos, Galicia |
Udalerriko auzo nagusia | Samos |
Koordenatuak | 42°43′55″N 7°19′34″W / 42.7319°N 7.3261°W |
Arkitektura | |
Estiloa | gotiko berantiarra |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-617 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0001164 |
Webgune ofiziala | |
|
San Xulián de Samosko monasterioa (galizieraz: mosteiro de San Xulián de Samos) izen bereko herrian dagoen monasterioa, Lugoko probintzian, Galizian. VI. mendean sortua, Beneditarrek eramaten dute. Teologia eta filosofia eskola izan zen eta, egun, ostatua izanik, Donejakue bidearen geldiunea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monasterioaren sortzea Martin Bragakoari egokitzen zaio. VII. mendean Fruktuoso Bragakoak berritu zuen. Monasterioa aipatzen duen lehen dokumentua 665koa da: klaustroan idazkun bat irakur daiteke non Ermefredok, Lugoko apezpikua, berreraiki zuela esaten den. Musulmanen inbasioa zela eta, monasterioa utzia gelditu zen, 760. inguruko urtea arte, urte horietan Fruela I.a Asturietakoak lur horiek berreskuratu baitzituen. Lau urte geroago Fruela eraila izan zen eta bere emazteak semearekin monasterio horretan babesa aurkitu zuen; semea, gero, Alfontso II.a Asturietakoa izango zen. Babes horri esker monasterioak erregearen babesa lortu zuen eta haren lurrak zabaldu ziren.
X. mendearen hasieran, Lugoko apezpikua zen don Ero, monasterioa kontrolatu nahi zuen eta horretarako monjeak kanporatu zituen. Ondoren, Arias Menéndez eta Gutierre Menéndez kondeei monasterioa birpopulatzea eskatu zitzaien.[1] Mende berean, Ordoño II.a Leongoak monasterioa berriro ere okupatzeko agindua eman zuen. 960. urtetik komunitateak San benito erregelaren araupean bizi zen, nahiz eta XII. mendean Juan apezpikuarekin Cluny ordenaren erreforman integratu.
Erdi Aroan San Xulián de Samos monasterioak garrantzi handia izan zuen: haren agindupean 200 hiribildu eta 500 leku egon ziren.1558an, Valladolideko San Benito El Realek hartuta, sute handi bat pairatu zuen; ondorioz, berreraikia behar izan zen. 1836an, Mendizabalen desamortizazioarekin, monjeak kanporatuak izan ziren baina 1880an itzuli ziren.
1951ean beste sute batek kalte handiak eragin zituen eta monasterioa berriro ere berreraikia izan zen.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abadetxearen eliza, barroko estilokoa, 1734 eta 1748 artean eraikia.
- Klaustroak: bi daude, txikia, XVI. mendekoa, eta handia, XVII. mendekoa, Espainiako handiena.
- Liburutegia: 25.000 liburu eta dokumentu ditu, batzuk inkunableak.
- Altzifrearen kapera: Mozarabiar estiloko IX. mendean eraikia.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Monasterioaren ikuspegi orokorra.
-
Klaustro handia.
-
Monasterioaren liburutegia.
-
Altzifrearen kapera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Torres Sevilla, Margarita. Linajes nobiliarios de León y Castilla siglos IX-XIII. Junta de Castilla y León, 1999. ISBN 84-7846-781-5, 306 or.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Abadetxearen webgune ofiziala.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Xulián de Samosko monasterioa |