Sandra Piñeiro Fungueiriño
Sandra Piñeiro Fungueiriño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Q12388125 , 1996ko apirilaren 24a (28 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Sandra Piñeiro Fungueiriño (Esteiro, Boiro, 1996ko apirilaren 24a) traineru estropadetako arraunlari ohia da eta mendi korrikalaria. Kontxako 2 Bandera eta 2 Liga irabazi ditu, besteak beste[1].
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boirokoa izanik Cabo da Cruz arraun taldeko harrobian hasi zen. 2017an Náutico de Riveira taldera joan zen eta bi urte egin zituen han. Galiziako trainerurik onena izan zen eta Kontxako Banderarako ere urte bietan sailkatu zen, 2018an sailkapen estropada bera irabaziz[2]. Urte bietan hirugarren postua eskuratu zuen[3].
2019an Oriok fitxatu zuen eta Kontxako Bandera eta Liga irabazi zituen. Hiru denboraldi egin zituen talde gipuzkoarrean. Ezagun egin zen arraunaren toleta hautsita arraunik gabe lanean jarraitu zuen bideoa[4]. 2020an ere Kontxan eta Ligan garaile izan zen eta 2021ean denboraldi bikaina egin arren bigarren postuak lortu zituzten, Ligan puntutan berdinduta izan bazen ere.
2021eko denboraldia amaitzerakoan arrauna uztea erabaki zuen osasun arazoak zirela eta. Urte hartan Remando en la oscuridad (Editorial Punto Rojo Libros, 2021) liburua argitaratu zuen, bertan kontatzen du anorexiaren aurka izan zuen borroka[5][6].
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Urteak |
---|---|
Cabo da Cruz | 2009-2016 |
Náutico de Riveira | 2017-2018 |
Orio | 2019-2021 |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontxako Banderak (2): 2019, 2020.
- Emakumezkoen Ligak (2): 2019, 2020.
- Galiziako Liga (2): 2015, 2016.
- Txapelketak:
- Galiziako Traineru Txapelketak (3): 2015, 2017, 2018.
- Euskadiko Txapelketa (1): 2019.
- Teresa Herrera Bandera (3): 2016, 2017, 2018.
- Zarauzko Ikurrina (3): 2019, 2020, 2021.
- Getxoko Bandera (2): 2019, 2020.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Liga Euskotren de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/lavozdegalicia. (2018-08-30). «El Club Náutico de Ribeira logra el primer puesto y se mete en la final de La Concha» La Voz de Galicia (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/lavozdegalicia. (2018-09-09). «Ribeira y Cabo cierran la Bandera de la Concha en tercera y quinta posición» La Voz de Galicia (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.facebook.com/lavozdeasturias. (2019-07-22). «La remera de Boiro que siguió remando... ¡sin remo!» La Voz de Asturias (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sandra Piñeiro, la remera que lucha contra el tabú de la anorexia» AS.com 2021-07-30 (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
- ↑ «La historia de superación de Sandra Piñeiro, remera profesional en la trainera de Orio que superó la anorexia» www.antena3.com 2021-05-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).