Edukira joan

Sant Llorenç de Montgaiko geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Sant Llorenç de Montgai
Map
Lineak
« Gerb    Vilanova »
Kokapena
UdalerriaCamarasa,  Katalan Herriak
Geltokiaren datuak
Kodea75107
Gunea2. gunea
Irekiera1949ko uztailaren 21a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Nasak1
Trenbideak1
JabeaFGC
EragileaFGC
Garraio zerbitzuak
Rodalies  Lleida ↔ La Pobla

Sant Llorenç de Montgai Lleida-La Pobla de Segur lineako geltoki bat da, Camarasako udalerrian kokatuta dagoena. Geltokian Lleidako aldirietako  lineako trenek dute geltokia, eskaerapeko geltokia delarik.

Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Lleida eta La Pobla arteko trenbidea 1924ko otsailaren 3an ireki zen, Lleida eta Balaguer arteko tartearen inaugurazioarekin.[2] Trenbide berriaren helburua Lleida eta Saint-Girons, Frantzian, trenaren bidez lotzea zen.

Primo de Riveraren diktaduran linearen luzapen lanak hasi ziren Balaguertik La Pobla eta Saint-Gironsera luzatzeko eta Lleidatik trenbidea Baezara luzatzeko.[3] Nahiz eta proiektua "premiazko" bezala kalifikatu diktaduraren Guadalhorce Plana-n, handik gutxira prokamatutako Bigarren Errepublikak lanak geldiarazi zituen proiektuaren berrikusketa burutzeko.

Errepublikak eta gerora gertatutako Gerra Zibilak trenbidearen luzapen lanak bertan behera utzi zituen, eta ez zen 1940ko hamarkadara arte aurrerapenik egin. 1940ko hamarkadan, Francoren Diktadura garaian, luzapen lanak jarraitu ziren RENFE enpresak zuzenduta. Horrela, trenbidearen luzapena lortu zen Balaguertik La Pobla de Segurrera, tartea 1951eko azaroaren 13an ireki zelarik.

1962-an, Munduko Bankuak gomendatuta, Espainiako Gobernuak trenbide berrietarako finantzaketak murriztu zituen, Lleida eta La Pobla de Segur arteko trenbideak luzapen gehiagorik izan gabe.[4]

1980ko hamarkadan estatu osoko trenbideen finantzaketaren errebisioa eman zen, linea defizitarioen ixtea aztertuz. Lleida-La Pobla trenbidea ixteko arriskuan zegoen, baina 1984ko abenduan Lleidako Diputazioak, Generalitateak eta RENFEk zerbitzuen jarraitasuna bermatu zuten, zerbitzuaren defizitaren finantzarako akordio bat sinaturik.[5]

Momentu horretarik aurrera, Generalitateko gobernu desberdinek trenbidearen transferentzia eskatzen hasi ziren, azkenean 2005eko urtarrilaren 1ean eman zena.[6] Momentu horretarik aurrera, linearen kudeaketa FGC enpresa publikoaren esku geratu zen, nahiz eta material mugikor aproposaren faltan, tren zerbitzuak Renfe-k eskaini. 2016ko uztailaren 25ean, FGC bihurtu zen linearen eragile bakarra, 331 serieko tren berriak zerbitzuan sartu ostean.[7]

 Lleida-La Pobla de Segur linea
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
 RL2 Lleida
Pirineus
Polígon Industrial del SegreAlcoletgeVilanova de la BarcaTérmensVallfogona de BalaguerBalaguerGerbSant Llorenç de MontgaiVilanova de la SalSanta LinyaÀgerCellers-LlimianaGuàrdia de TrempPalau de NogueraTrempSalàs de Pallars La Pobla de Segur

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Sant Llorenç de Montgai» www.trenscat.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  2. (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarriles Transversales – Baeza a Saint Girons. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  3. «Línia Lleida-La Pobla de Segur. Tren dels Llacs - Història» www.trenscat.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  4. «Un informe del Banco Mundial puso fin al Baeza-Utiel a punto de concluirse» www.nodo50.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  5. (Katalanez) «Lleida-La Pobla de Segur trenbidea mantentzeko akordio finala» La Vanguardia.
  6. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  7. (Katalanez) Digital, Pallars. «El tren de la Pobla recuperarà al març les tres freqüències diàries» www.pallarsdigital.cat (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]