Santa Engrazia baseliza (Sarriguren)

Koordenatuak: 42°49′N 1°36′W / 42.81°N 1.6°W / 42.81; -1.6
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroako Eguesibar udalerriko Sarriguren kontzejuan dagoen eliza zaharrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Engrazia eliza (Sarriguren) (argipena)».
Santa Engrazia baseliza
Santa Engrazia baseliza edo eliza zaharraren irudia.
Kokapena
Koordenatuak42°49′N 1°36′W / 42.81°N 1.6°W / 42.81; -1.6
Map
Arkitektura

Sarrigurengo baseliza edota Sarrigurengo eliza zaharra Nafarroako Eguesibar udalerriko Sarriguren kontzejuan dagoen baseliza edo eliza bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrigurengo herrigune historikoaren hondakinetan dago, gaur egungo Sarriguren kontzejua dagoen muinoaren tokirik garaienean, eta etxebizitza modernoez inguraturik.

Bertatik hurbil 2009an inauguratu eta izen berdina duen Santa Engrazia eliza berria dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mendeko eraikin erlijiosoen ezaugarriak ditu. Dena den, eraikinak estilo desberdinak nahastearen ondorio da, beharbada, elizaren eraikuntza XIV. mendera arte burutu ez zelako.

2014ean eliza honetan indusketa arkeologikoei ekin zitzaien[1]. Haien ondorioz XIII eta XVIII. mende arteko 32 hilobi topatu ziren, guztiak erritu kristauaren arabera daude lurperatuta, E-M orientazioarekin.

Hilobi ganberei dagokienez, oro har, eta bereziki Erdi Aroko lurperaketen kasuan (XIII-XV), harrizko zistez osatuta daude; eta aro garaikidean, berriz, hobi arruntak edo hilkutxak erabiltzen ziren.


Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza estilo gotiko berantiarrean eraikia dago. Ebangelioaren aldean, egurrean margozturiko XVIII. mendeko armarria ageri da, eta bertan Erronkariko ibarraren armarriaren ezaugarriak ageri dira, Erronkarik duela mende askok Eguesibarrean izandako eraginaren adierazgarri.

Elizaren aurrealdeko erretaula Ramon Oskaritz, Pedro Altzo, eta Juan Landan eginiko jatorrizko erretaula pizkundetar baten ordezkoa da. Jatorrizko artelan hortatik Agate Deunaren egurrezko irudi margotua, eta eskultura txiki batzuk baino ez dira kontserbatzen. Eskultura horiek, erretaula nagusian ageri dira gaur egun, Ama Birjina haurrarekin, eta Santa Engraziaren irudien kasuan. Gainontzekoak sakristian daude.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko Hiri Garraioak 2 linea ditu:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]