Santa Maria eliza (Mundaka)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Maria eliza
Mundaka church and boat.jpg
Santa Maria elizaren irudia.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Mundaka
Koordenatuak 43° 24′ 25″ N, 2° 41′ 49″ W / 43.406975°N,2.696903°W / 43.406975; -2.696903Koordenatuak: 43° 24′ 25″ N, 2° 41′ 49″ W / 43.406975°N,2.696903°W / 43.406975; -2.696903
Historia eta erabilera
Izenaren jatorria Maria
Arkitektura

Santa Maria eliza edo Andra Mariaren eliza Bizkaiko Mundaka udalerrian dagoen eliza bat da. Herrigunean bertan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parrokia hau XI. mendean ere bazegoen, 1050. urtean Iñigo Lopez de Nuño Nuñez de Vizcaya Bizkaiko kondeak Santa Maria eliza eta Mundadako herria Aragoiko San Juan de la Peña monasterioari ematen zizkiola jartzen duen 1071ko agiri bat gordetzen baita. Eliza, Munakatarren dorretxearekin batera eraiki zen, Butroetar Gonzalezek, Munakatar Ruiz Sanchez jaunaren etsaia zenak, eraiki zuen bandoen arteko borroken garaian (1446ko ekainaren 24a).[1]

Nahiz eta gaur egun haurrentzako jolas-parkeaz inguratua egon arren, jatorriz alboan Munakatarren dorretxea zegoen, baina 1446ko ekainaren 24an Banderizoen gerratearen garaian Munakatarreen eetsai zen Gomez Gonzalez Butroikoak suntsitu zuen. Ordutik aurrera gaur egun dagoen gune irekia mantendu da.

Historian zehar eliza udalerriaren eskutik eraldatu da. Honela, XIX-XX. mendeetan herriko itsasgizonen diru laguntzekin zaharberritu zenean, elizate ere bilakatu zen. XX. mendetik aurrera eraikinak gaur egungo itxura mantendu izan du, udalerriko ikurretako bat bilakatu delarik.

Barnean, gurtu ohi den San Petri apostuluaren erlikia bat dago.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X. mendean eliza erromaniko estiloan proiektatu zen,[2] baina XVI. mendean suntsitua izan zen. XVI. mendeko lehen herenean burututako berreraikitzean gotiko berantiar estiloko oinplanoz eraikiti zen. Eraikuntza lanak mende osoz luzatu ziren, mendebaldeko aldea atari errenazentista eta kapitel jonikoz osatu zelarik. Gainera, XIX. meendean gaur egungo kanpandorrea eta aurrealdeko ataria gehitu zitzaizkion.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mundakako historia. Mundaka.org
  2. Mundaka, Bizkaia.net
  3. Anibarro Sánchez, S., Iglesia de Santa María (Mundaka), Arkeoikuska: Arkeologia ikerketa, ISSN 0213-8921, 2003. zbk., 2003, 310-312. orr. (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]