Edukira joan

Santa Rita eta Santa Kiteria festa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Rita eta Santa Kiteriaren irudia» orritik birbideratua)
Santa Rita eta Santa Kiteria festa
Irudia arrantzaleek itsasoan aurkitu zuten.
TokiaDonostiako portua
EsanahiaSantu horien eguneko jaia
HasieraMaiatzaren 22a
AmaieraMaiatzaren 22a
Data
DataMaiatzaren 22
OspakizunakIrudia Portaletan jartzen da.
Irudia Portaletan jartzen da urtean behin.

Santa Rita eta Santa Kiteriaren irudia Donostiako kaian gordetzen den irudia da eta festan garrantzi handia du.[1] Berez, santu horiek direnik ez dago batere garbi eta badira beste hipotesi batzuk irudiaren esanahia adierazteko. Irudia Donostiako arrantzaleek itsasoan aurkitu zuten eta, hasiera batean, harresietan kokatu zuten. Harresiak bota zirenean kaiako familia desberdinek etxean jaso zuten, urtero, maiatzaren 22an, Portaletan jartzeko; oso bertako ohitura da hau. Irudiaren erakustearekin batera egun bateko festak antolatzen ziren.[2]

Irudiak bi santu irudikatzen dituzte, askoren ustez Santa Rita nagusia eta Santa Kiteria txikia. Beste batzuen ustez, Santa Rita da haurrarekin; beste iritziaren arabera Santa Maria bere semearekin izan daizteke. Irudia arrantzale batek aurkitu omen zuen itsasoan, eta Kaira ekarri zuen. Antza denez, hondoratutako itsasontzi baten brankako maskaroitik dator.

Maiatzaren 22an aldare txiki bat antolatzen da Portaletetan, loreekin eta aipatutako irudiarekin. Aldi berean, helburu desberdinetako diru bilketa egiten da. Egunarekin batera jai desberdinak egin izan dira, txarangekin, soka-muturrarekin, musika-ekitaldekin, e.a. Azken urtetan irudia babesteko horma-hobi bat prestatzen da. Urte gutxi batzutan ohitura galdu bazen ere, 2003tik aurrera berreskuratu egin zen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]