Donostiako harresiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Donostiako harresiak
Antzinako Donostia. Euskal Herria.jpg
Donostiako harresien maketa, Urgullgo gazteluaren museoan ikusgai.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Donostiako Parte Zaharra, Boulevard
Koordenatuak 43° 19′ 19″ N, 1° 59′ 05″ W / 43.32202778°N,1.98485556°W / 43.32202778; -1.98485556Koordenatuak: 43° 19′ 19″ N, 1° 59′ 05″ W / 43.32202778°N,1.98485556°W / 43.32202778; -1.98485556
Historia eta erabilera
Irekiera1180 (gregoriar)
Arkitektura

Donostiako harresiak antzina Gipuzkoako Donostia hiria babesten zuten harresiak ziren, hots, gaur egungo Donostiako Parte Zaharra babesten zuten. 1863an eraitsiak izan ziren, halere gaur egun bere aztarnak Boulevard lurpeko aparkalekuan ikusgai daude eta batez ere, nahiz eta nahiko eraldaturik egon, Parte Zaharra portutik banatzen duen harresian ere.

Gaur eguneraino iritsi diren beste aztarna ttiki batzuk Lasala plazatxoan dagoen lehoia eta Santa Maria basilikan gordetzen den gurutzefika dira, biak ala biak behinola Donostiako sarrera nagusia zen Lurreko Atean zeudenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta historiaurrean jada giza kokapenak egon eta Erdi Aroan gaur egun Antiguo auzoa dagoen lekuan monasterio bat egon, Donostiaren fundazio ofiziala 1180an Antso VI.a Nafarroakoaren eskutik etorri zen, errege honek udalerriko biztanleei sorrera foru bat eman zien, data haietarako jada Urgull mendipean nagusiki gaskoiez populatutako kokapen bat bazegoelarik.

Ordudanik, Antso VII.a Nafarroakoak eraikitako defentsa behatoki edo atalaia bat ere bazegoen. Lehenbiziko gotorleku hau oinplano laukizuzeneko harkaitz gaineko gaztelu bat litzateke, lau dorre angular eta Ohorezko Dorre batez osatua.

Urgull izena gaskoierazko Hercull edo Hergull hitzetik eratorria omen da, bere esanahia Herkulear litzatekelarik, mendi honek eskeintzen zuen babez boteretsua zela eta, edota beharbada XVIII. mendean erabili ohi zen Orgullo ("Harrotasun") izenetik letorke.

Jatorria dena dela ere, mendiak biztanleak itsasotik babesten zituen eta denbora igaro hala eraiki ziren gotorlekuak hiriaren inguruan eratzen joan ziren.

1200an, udalerriari Forua eman eta hogei urtetara bakarrik, Donostia Gaztelako Koroaren jabetzara iragan zen, honek Alfontso VIII.a Gaztelakoak udalerriaren izaera denetsiboa berrindartu amos gazteluaren inguruko erakuntza lanei ekitea ekarri zuen.

Ondorengo agintariek gotorlekuak mantendu eta harresiak kontserbatuz jarraitu zuten. Harresi honek Urgull mendian finkatutako lauki bat osatzen zuen, harginlan arruntez eta kanpoaldera jotzen zuten zazpi atez osatua. Urgull mendiaren gainaldea Mota gaztelua edo Urgullgo gaztelua eta El Macho izeneko harresi batez babestutako dorre semizirkular bat zeuden.

Baina Errege-erregina Katolikoen erregealdian zehar udalerriaren gotortze lanek garrantzia hartu zuten. Ordutik aurrera eta hurrengo mendeetan zehar gaur egun arte iraun duten berreraikitze eta eraikin berriak eraiki ziren.

Hiriak jasaten zituen erasoen aurrean, harresiak berrindartu eta mendeetan zehar Urgull mendiaren gainean altxatzen zen gaztelua zaharberritu zen. Garai hartan, etorkizunean udalerriaren hedatzea ahalbideratzen zuen harresi berri bat altxatu zen.

Hiriaren defentsa izaera honek Karlos V.a Espainiakoaren erregealdian ere mantendu zen, errege hau Donostian egon zenean udalerriaren gotortze lanetan gastuei jaramonik ez egiteko agindu zuelarik, nahiz eta harresiaren berrindartze eta zaharberritze lanek biztanleriaren hamarrenen zati handiena xahutu.

Donostiako harresiak 1572an.
Donostiako harresiak eta Urgull mendia XIX. mende erdialdera.
Donostiako harresiak, botatzen hasi eta gutxira

XVI. mendean Donostia hiria Frantziaren Giltza ezizenez ezagutzen zen, Frantziako Erresumarekin izandako gerretan zehar balio estrategiko eta militar handia bereganatu zuelarik. Honek berarekin bat gotorleku garrantzitsuen eraikuntza ekarri zuen, itsasgizonen eta merkatarien udalerria kokaleku militar bilakatuz.

1515an Pedro Navarro kapitainaren zuzendaritzapean hegoaldeko zatiaren eraikuntza lanei ekin zitzaien, honi Donostiako Hiri Berria izena jarri zitzaiolarik, ziur aski, Navarroren eskutik, Labeetako eta Amezketako Kuboak eraiki ere ziren.

1530an Kubo Inperialaren eraikuntzari ekin zitzaion, izen hori Karlos V.a Espainiako Enperadorearen omenez jarri zitzaion, eta Barleta priorearen diseinuari segiz eraiki zen.

1546 Villaturiel-ek mendiaren zatia harresia igoz itxitzea proposatu zuen, modu honetan hiria eta gaztelua elkartu eta multzo bat osatuz.

Frantziako Erresumaren aurrean sortutako politika defentsiboak berak Filipe II.a Espainiakoa gotorlekuak berrindartzeko asmoz espainiar gorteko arkitekto nagusia zen Tiburzio Spannocchi italiarari Pirinioetan zehar Bidasoa ibaian hasi eta Euskal Herritik Kataluniara zihoan defentsa proiektu bat gauzatzeko agindua eman zion.

Espanochik Donostiarako zuen proiektua Urgull mendian gaztelua itxiz ziudadela bat eraikitzea zen, handik hiria babesteko goregi zegoen eta hiritarrak babesik gabe uzten zituen defentsa beherantz jeitsiz.

Helburu horrekin, gaur egungo Donostiako portutik San Telmoko plataformara zihoan Errezel bat altxatzeko asmoa zuen, honela aurretik hasitako itxidura amaitzeko asmoz, baina arazo ekonomikoen ondorioz proiektua amaitzeke gelditu eta harresia Santa Teresaren komentua arte iritsi zen.

Ingeniari, agintari, bizilagun, elijioso eta Donostiako Udalaren arteko eztabaidak egon ziren, Urgull mendia edota Hiriko defentsa berrindartzeko egokieraz, honela proiektua burutu gabe urteak igaro ziren, aldiz zenbait bastioi eraiki ziren. Bienbitartean, gaztelua abandonatua gelditu zen, 1688an tximist batek suntsitu eta Hércules Torrelli italiar arkitektoari berreraikitze lanetarako deitu zitzaiolarik. 1691an proiektua burutzeko nahiko babesik ez zuela eta, hiritik alde egin zuen.

1719an frantziar gudarosteek hiria erasotu ondoren bertako gotorlekuen defentsa gaitasun eza agerian gelditu zen, hortaz Torrelliren proiektuari jarraikiz zaharberritze eta berrindartze lanak gauzatu ziren.

XVIII. mendearen amaieran jazotako beste hainbat erasoen ondoren, eta batez ere 1813ko Donostiako setioaren ondoren, gotorleku berri baten beharrik ez zegoela argi gelditu zen, onena eraistea zela erabaki zen, azkenean, 1863an Donostiako harresia behin betiko erautsi zelarik, honela Donostiako Zabalguneari ekinez.

Eraiste horren ondorioz hiria defentsarik gabe gelditu zen, hortaz Urgull mendiaen gainaldean gotorleku bat eraikitzea erabaki zen, harekin batera baita bolborategiak, goardia taldeak, biltegiak, militarrentzako bizilekuak, etab. Halere, lasterrera gotorleku sistema hauek garai berrien aurrean zaharkituak gelditu ziren eta XX. mendean hustuak eta betiko abandonatuak gelditu ziren.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]