Domingo Ibañez de Erkizia

Wikipedia(e)tik
Santo Domingo Erkizia» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Domingo Erkizia
Datu pertsonalak
Izen osoa Domingo Ibañez de Erkizia Perez de Lete
Jaio 1589
Errezil ( Gipuzkoa)
Hil 1633
? ( Japonia)

Domingo Ibañez de Erkizia Perez de Lete, santu izenaz San Domingo Erkizia gipuzkoar fraide misiolaria izan zen (Errezil, 1589 - Nagasaki, 1633).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errezilgo Bildain baserrian jaio, domingotar bilakatu eta Espainiako probintzian aritu zen Rosariokora bidali zuten arte. Manilan Santo Tomas eskolan irakaslea izateaz gain, Filipinetatik ebanjelioa aditzera eman zuen. Filosofiako irakasle gisa jardun zuen Manilan. Haren lagunak Japonian jasaten ari ziren tortura latzen berri izan zuenean, harantz abiatu zen, 1623an eta hantxe lan egin zuen klandestino. Apostata batek salatua, Tokugawa shogunerriak Japoniako poliziak atxilotu eta 30 orduz torturatu ondoren, hil egin zen.[1].

1981ean dohatsu aitortu eta 1987ko urriaren 18an Joan Paulo II.ak santu izendatu zuen. Irailaren 28an ospatzen da bere eguna, bere jaioterrian erromeria eginez.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]