Edukira joan

Santurtziko zentral termikoa

Koordenatuak: 43°20′20″N 3°03′07″W / 43.339°N 3.052°W / 43.339; -3.052
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santurtziko zentral termikoa
Santurtziko zentral termikoa alboz ikusia
Santurtziko zentral termikoa is located in Euskal Herria
Santurtziko zentral termikoa
Informazio orokorra
Koordenatuak43°20′20″N 3°03′07″W / 43.339°N 3.052°W / 43.339; -3.052
UdalerriaSanturtzi
 Euskal Herria
Energia motaZentral termikoa
JabeaIberdrola
EragileaIberdrola
Eraikitze urtea1969, 1972, 2005
Martxan jartzea1970
Gelditzea2011 (Ziklo konbentzionala)
Potentzia
Kapazitatea402 MW
Urtean sortutako potentzia1.421 GWh
Funtzionamendua
EgoeraMartxan (1)
Zerbitzuz kanpo (3)
Talde kopurua4
Ziklo konbinatuaBai
ErregaiaFuel olio eta gas naturala
BestelakoakLau taldeen potentzia 1.335 MWkoa da

Santurtziko zentral termikoa Iberdrola enpresak Santurtzi udalerriko ipar-mendebaldean eraikitako zentral termoelektrikoa da. 1970ean zabaldu zen eta lau taldek osatzen dute, garai desberdinetan eraikitako turbinekin. Lau taldeetatik hiru ziklo konbentzionalak dira, eta 2009tik zerbitzuz kanpo daude. Laugarren taldea ziklo konbinatua da, eta martxan dago. Guztira, instalaturiko potentzia 1.335 MWekoa da, baina gaur egun 402 MWera besterik ez da heltzen, geldirik dauden taldeak direla eta.

Zentralaren eraikuntza 1960ko hamarkadaren amaieran hasi zen, Bilboko portuko kanpoaldeko kai berriaren aurrean. Hurrengo taldeez osatuta dago:

  • I. taldea 1969an eraiki eta 2009an geldiarazi zen, 377 megawatteko instalaturiko potentzia zuen ziklo konbentzionala zen eta petrolio erregaia erabiltzen zuen. Eraiki ondoren gas naturala ere erre ahal izateko moldatu zen. 2010retik eraiste prozesuan dago.
  • II. taldea I. taldearen parekoa zen, eta 540 megawatteko potentzia zeukan. 2010retik eraiste prozesuan dago.
  • III. taldea 1972an eraiki eta 2009an geldiarazi zen, 17 megawatteko instalaturiko potentzia zuen gasdun turbina zen. Gaur egun eraitsita dago.
  • IV. taldea 2005ean eraiki zen eta 402 megawatteko potentzia duen ziklo konbinatua da, erregai modura gas naturala erabiltzen duelarik.

Zentralak hiru tximinia eduki ditu, honako altueradunak:

  • 186,5 metroduna, 2010retik eraisten ari dute.
  • 156,5 metroduna, 2010retik eraisten ari dute.
  • 74,55 metroduna, IV. taldeari lotuta dago.

Zentralaren hoztea, Bilboko portutik itsasoko ura hartzen duten hodien bitartez egiten da.

Zentralaren kudeaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberdrola zentrala eraiki eta bere kudeaketaz arduratzen da. Horrez gain, zentralaren kudeaketa egiteko sortutako enpresaren akzioen %100aren jabe da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.