Santxo Eltso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Santxo Eltso
Bizitza
Jaiotza Latasa (Odieta)1522 (495/496 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak apaiza eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Santxo Eltso, Elsoko Antso[1], Sancius de Elso[2] (1522, Latasa, Nafarroa - ??[3]) Nafarroako fraide teatinoa eta idazlea izan zen. Ez da ezaguna non eta noiz sortu zen. Euskaraz idatziriko lehen dotrina eman zuen argitara Doctrina christiana y pasto espiritual del alma para los que tienen cargo de almas y para todos estados, en castellano u vascuence izenburupean. Ez da ordea liburuaren alerik geratu, eta haren aipamen batzuk baizik ez dira ezagutzen.

Alde batetik, Lope Martinez de Isasti apaiza eta historialariak idatzi zuen Compendio Historial de Guipúzcoa lanean aipatu zuen eta, bestetik, Nicolas Antonio Sevillako liburuzaleak bere Bibliotheca Hispana Nova lanean. Aipamen horien arabera, liburua 1561 urtean inprimatu zen Iruñean[4] eta Lizarran[5][6].

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Elsoko Antso (Auñamendi Entziklopedian sarrera), 2014, http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee38642. Noiz kontsultatua: 2017-05-19an .
  2. Luis Villasanteren Historia de la Literatura Vascan horrela aipatzen da bere izena.
  3. Ricardo Urrizola Hualde. Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, (Gaztelaniaz) «Sancho de Elso y su Doctrina Cristiana en "castellano y vascuence"» "cuando nuestro ilustre licenciado tenía 50 años, desaparecen todas las informaciones relativas a su persona".
  4.   Elsoko Antso (Auñamendi Entziklopedian sarrera), 2014, http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee38642. Noiz kontsultatua: 2017-05-19an .
  5. Luis Villasanteren Historia de la Literatura Vascan ere 1561. urtea aipatzen da edizio urtea bezala baina Lizarran argitaratu zela esaten da. Villasantek Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País, 1955, 83-100. ematen du informazio iturri bezala
  6. Ricardo Urrizola Hualde. Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, (Gaztelaniaz) «Sancho de Elso y su Doctrina Cristiana en "castellano y vascuence"» "Según este interesante documento, Sancho de Elso encargó la impresión de su obra a dos impresores diferentes, uno instalado en Pamplona, Tomás Porralis de Saboya, y otro en Estella-Lizarra, Adrián de Anvers"