Edukira joan

Satur Abon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Satur Abon

Bizitza
JaiotzaBegoña
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2017ko abuztuaren 25a
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta politikaria
Lan nabarmenak
KidetzaBagabiltza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

Satur Abon (Begoña - Bilbo, 2017ko abuztuaren 25ean) kausa sozialen aldeko ekintzaile eta politikari bizkaitarra zen. 1980ko hamarkadan Nikaraguarekiko antolatutako elkartasun-brigadetan parte hartu zuen. Bilboko Udalean Herri Batasuneko zinegotzi izan zen. 1992an ekin zion bere ibilbideko proiektu ezagunenari: Bagabiltza Fundazioa sortu zuen, emakumeen ahalduntzea sustatzeko asmoz.[1][2]

Bokazio artistikoa ere izan zuen. Ikertzailea, irakaslea eta arte-kritikaria ere bazen. Historia- eta arte-liburuen diseinatzaile eta ilustratzailea. Ildo horretako bere lanen artean, Julian Tellaetxe margolariaren lanari buruzko tesia dago, baita Athleticen katalogoak (BBK-k bultzatuak) eta beste ekarpen asko ere.[3][4][5]

Bagabiltza Fundazioaren sortzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007ko Emakunde saria Bagabiltzari

Bagabiltza pasa den mendeko 1988-89 ikasturtean sortu zen, Bilboko Txurdinaga, Otxarkoaga, Santutxu eta Begoña auzoko 15 andreren eskutik. Horietako bat, Satur Abon, gerora koordinatzailea izendatu zuten. Emakumeen formakuntza, gizarteratze, kultura eta lan beharrei erantzutea zuten helburu aukera berdintasuna kontuan hartuta.[6] Horrela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Bilboko Udaletxearen laguntzarekin hezkuntza programak hasi zituzten 110 ikasleekin.[7]

Fundazio horretan, helduen prestakuntza- eta hezkuntza-ikastaroak sustatzen zituen eta milaka pertsonari ikastaroak ematen zizkien. 1995ean, Unescoren Proiektu Berritzaile izendatu zuten Bagabiltza eta 1996an Bizkaiko Foru Aldundiaren Utopia Saria jaso zuen. Bagabiltza Fundazioaren helburua emakumeen giza, gizarte-, ekonomia- eta kultura-eskubideak erabat betetzearen alde borrokatzea da.[3]

Satur Abonen bizitza emankor horrek emaitza handiak lortu zituen. 2017an Bagabiltzak hiru egoitza zeuzkan, Bilbon, Sestaon eta Erretuerton. Heziketa arloan, prestakuntza arautua eta ez arautua eskaintzen zituen. gainera, bitartekaritza lanak eta bidaia kulturalak ere antolatzen zituen.

1988an auzo horietan emakume askok premia larria zuten ikasteko, prestatzeko eta lan-mundura itzultzeko. Gaur egun errealitate gisa ikusten duguna, non emakumeek, gizonek bezala, gero eta lan-merkatu beteagoan lehiatzeko ikasten eta prestatzen duten, 1988an emakume askok ikasketak aspaldi utzita zituen ezkontzean edo familia izatean; edo ez zituen inoiz ikasketarik egin. Emakumeen gizarte-premiei buruzko ikerketa batek agerian utzi zuen % 57k ikasi nahi zuela. Aldarri horrekin eta behar hori betetzeko sortu zen Bagabiltza elkarte soziokulturala. Emakumeak Lankide Heziketako 1 mailan (LH1) prestatzen hasi ginen, aukeratzen zuten espezialitateko eskola-graduatua ateratzeko, adibidez, erizain laguntzailea edo mekanografia. Aldi berean, kultura zabaltzeko oinarrizko tailerrak sortu ziren, azterketa bati aurre egiteko oinarri nahikorik ez zuten pertsonentzat.[8]

Guztira, 22.000tik gora pertsonak —emakumeak ziren ia guztiak— parte hartzen zuten Saturrek antolatzen zituen programetan.[6] Hainbat sare sortzea lortu zuten zenbait erakunde eta entitaterekin, hala nola, Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bizkaiko 38 udalerri eta mankomunitate batekin, baita Gipuzkoako udalerri batekin ere. Horrekin batera, sareak sortu zituen finantza entitateekin eta unibertsitateekin ere, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Bartzelonako Unibertsitatearekin, besteak beste.

2007ko Berdintasunerako Emakunde Bagabiltza elkartearentzat izan zen, emakumeen ahalduntze ekonomikoaren alde egindako urteetako lanarengatik. 1995ean UNESCOren proiektu berritzaile izendatu zuten eta urte bat geroago Bizkaiko Foru Aldundiaren Utopia saria jaso zuten.

« Sormena sustatzen zuen, egiten zituen eta ekiten zion jardueretan ohikoa ez zen gaitasunarekin. Harekin konturatzen zinen munduan gauza asko daudela egiteko. Saturren sormen-merituak asko dira: merezimendu solidarioak eta behartsuenentzako laguntzak, ordainezinak. Duela pare bat urte, Bilboko Udalak omenaldia egin zion lan solidarioan egindako ahalegin handiagatik. »

Gontzal Mendibil[3]


Bilboko Zinegotzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983 eta 1987ren artean Bilboko Udaleko Herri Batasunaren zinegotzi aritu zen. Hil ondoren, garai hartako alderdikidea Mikel Arizaletak hitz hauek eskaini zitzaizkion ‘Kaos en la Red’en: “Ezagutu nuenean Ollarganeko txaboletan iragan luzea zuen, eskuzabaltasun eta talde-lanez ongi jabetuta. Satur Aboni nazioarteko elkartasuna zerion, baita auzoetan landutako gizatasuna; enpresa, eta behartsuekin kolaborazioaren usaina, eta emakumearen zaporea ere”.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Bizitza gizarte konpromisoari emana» Berria 2017-08-27 (kontsulta data: 2024-04-15).
  2. Basterretxea, Izaskun. (2002-12-06). «BARDINTASUNA. Gremioak alkartea sortu dau Bagabiltzak, Aldundiaren laguntasunagaz. Emakumeek badaukie eraikuntza arloan bidea egiten laguntzeko topagunea» EuskalDunon Egunkaria - Bizkaia: 3..
  3. a b c (Gaztelaniaz) Mendibil, Gontzal. (2017-08-25). «Fallece la activista social Satur Abon: «Agur, maja»» El Correo (kontsulta data: 2024-04-15).
  4. MORENO RUIZ DE EGUINO, Iñaki eta ABON, Satur: Julián de tellaeche (Exposición). Kutxa Fundazioa (Donostia, 1997).
  5. Abón, Satur (1977). Julián de Tellaeche (en eus/es). San Sebastián: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones. ISBN 978-8471733191.
  6. a b c «Satur Abon, Bagabiltzaren arima eta irribarrea» andra.eus 2019-04-02 (kontsulta data: 2024-04-15).[Betiko hautsitako esteka]
  7. a b «Emakunde saria» www.emakunde.euskadi.eus 2019-01-22 (kontsulta data: 2024-04-15).
  8. Erkiaga, Begoña. (2008-06-01). "Caminamos hacia la igualdad" Satur Abon, representante de la asociación Bagabiltza. Bilboko Udala.
  9. «Bilbao.eus, Udal sailak, Kultura eta Gobernantza, «BILBO, ADINEKOEN LAGUN» SARIAK BANATU DITU JUAN MARI ABURTO ALKATEAK» www.bilbao.eus (kontsulta data: 2024-04-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]