Edukira joan

Schifferstadteko urrezko kapelua

Schifferstadteko urrezko kapelua
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. 1350
Aurkikuntza lekuaSchifferstadt
Aurkikuntza data1835eko apirilaren 29a
Ezaugarriak
Materiala(k)urrea
Dimentsioak29,6 (altuera) cm
Pisua350 gramo
Kokapena
LekuaPalatinatuko Museo Historikoa
BildumaPalatinatuko Museo Historikoa
Koordenatuak49°18′56″N 8°26′30″E / 49.31569°N 8.44161°E / 49.31569; 8.44161
Mapa

Schifferstadteko urrezko kapelua (alemanez: Der Goldene Hut von Schifferstadt) Brontze Aroko urrezko kapeluen multzo bereziko lau aleetako bat da, Schifferstadt herritik hurbil aurkitu zutena, Alemaniako hego-mendebaldean, 1835ean. Kapelua Palatinatuko Historia Museoan dago ikusgai, Spira hirian.

1835eko apirilaren 29an aurkitu zuten, Reuschlache izeneko eremu batean, Schifferstadtetik kilometro iparraldera. Hurrengo egunean aurkikuntza Spirako funtzionarioei eman zizkieten, orduan Bavariako Erresumakoa zen agintaritzari.

Aurkikuntzaren inguruabarrek iradokitzen dute errito batean posizio bertikalean lurperatu zutela, 60 cm inguruko sakoneran. Goiko aldea lurzoruaren gainazaleraino iristen zen doi-doi. Txapela aurkitu zuenean, buztin erreko lauza batean zegoen, zeina ez zen gorde aurkikuntzaren ondoren. Buztin hori hondarrezko kapa ez oso sakon batean zegoen, lauki formako plataforma xehe batean. Kapeluan bermatuta, brontzezko hiru aizkora utzi zituzten.

Brontze Aroko artefaktu bat da, orri meheko urrez egina, eta buruko edo kapelu baten kanpoko dekorazioa izan zen.

Schifferstadteko alea urrezko lau kapeluen artean zaharrena da, eta aurkitu zuten lehena izan zen. Berlingo kapeluaren ondoren, hobekien kontserbatuta dagoena da, erabat babestuta dagoena, zatitxo bat falta zaion arren. K.a. 1.400-1.300 inguruan egin zutela uste da.

Alderaketa beste kapeluekin:

Kapeluekin duen antzekotasunaz gain, bere iruditeria eta itxura lotzen da estetika bertsuko Brontze Aroko urregintzako beste aurkikuntza batzuekin, zeinetan nabarmentzen den bat Euskal Herrian egina, Axtrokiko ontziak[1].

Konparaketa apaindura detaileetan, Schifferstadtekoa ezkerretan, Axtrokiko katiluetako bat eskumatan. Konparaketa apaindura detaileetan, Schifferstadtekoa ezkerretan, Axtrokiko katiluetako bat eskumatan.
Konparaketa apaindura detaileetan, Schifferstadtekoa ezkerretan, Axtrokiko katiluetako bat eskumatan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Eogan, George. (1981). «The Gold Vessels of the Bronze Age in Ireland and Beyond» Proceedings of the Royal Irish Academy. Section C: Archaeology, Celtic Studies, History, Linguistics, Literature 81C: 345–382. ISSN 0035-8991. (kontsulta data: 2022-11-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]