Spira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Spira
Alemania Alemaniako udalerria
Speyerer Dom Dach.jpg
DEU Speyer COA.svg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Renania-Palatinatua
Barrutia Spira
Udalerria Spira
Postakodea 67346
Udal kodea 07318000
Geografia
Koordenatuak 49° 19′ 10″ N, 8° 25′ 52″ E / 49.319444444444°N,8.4311111111111°E / 49.319444444444; 8.4311111111111Koordenatuak: 49° 19′ 10″ N, 8° 25′ 52″ E / 49.319444444444°N,8.4311111111111°E / 49.319444444444; 8.4311111111111
Rhineland-Palatinate SP.svg
Spira hemen kokatua: Alemania
Spira
Spira
Garaiera 92±1 Metro, 113±1 Metro m.
Azalera 42,6 km²
Demografia
Biztanleria 49.740 biztanle
Dentsitatea 1.167,61 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 06232
Ordu-eremua UTC+01:00
Webgune ofiziala

Spira[1] (Rhineko Ludwigshafen) Alemaniako Renania-Palatinatua estatu federaleko hiria da, bere katedralagatik ezaguna, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu baitzuen 1981ean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako asentamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spira Alemaniako hiri zaharrenetakoa da, K.a. 10 urtearen inguruan sortu baitzuten erromatarrek. Baina askoz lehenagotik populatua izan zen, izan ere Basilea eta Maguntzia artean Rhin ibaiaren ertzean ezbaitago uholdeetatik babesturiko zabalgune handirik asentamenduak sortzeko. Horrela bada Neolito, Brontze Aro, Hallstatt kultura|Hallstatt eta La Tène kulturako aztarna ugari aurkitu dira. Mediomatrici leinuko zeltak zeuden bertan erromatarrak iritsi zirenean.

Erromatarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julio Zesarrek K.a. 50 urtean Galia konkistatu zuenean Rhin ibaia muga bihurtu zen eta ibilbide guztian gotorlekuak eratu ziren. Spiraren 500 legionario zituen gotorleku indartsua jaso zuten, toki estrategikoa zela ikusita. Ondoren K.a. 10 urtean gotorleku berria eraiki zuten eta Nemete leinu germaniarrari gotorlekuaren inguruan bizitzen utzi zioten eta herrixkak Civitas Nemetum izena hartu zuen. K.o. 150 inguruko Klaudio Ptolomeoren mapan Noviomagus izenarekin ageri da, zeinak "zelai berriak" esan nahi duen.

Apezpikuen agintea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

346an elizbarruti bihurtu eta VI menderako lehenengo elizak eraiki ziren. Garai hortan agertzen da lehenengo aldiz Spira izena. Spirako apezpikuak aberastasun eta botere handia eskuratuz joan ziren hurrengo mendeetan eta Oto I.ak eskubide handiak eman behar izan zizkien bere kontrolpean jarraio zezaten, hala nola merkatu eskubidea 1024ean. Katedrala 1061ean sagaratu eta 1111ean bukatu zen. bertan hilobiraturik dauden Alemaniako zortzi enperadore. 1084ean Rudiger Huzmann apezpikuak juduak ekarri zituen hirira eta harresiek inguratzen zuten auzoan (Judenhof) sinagoga eta mikveh (bainu etxea) eraiki zituzten. Bi mendetan zehar Europako auzo judu garrantzitsuenetakoa izan zen, horren adierazle juduen artean zabaldurik dagoen Shapiro abizena, Spiraren aldaera. 1294ean Spira hiri inperial askea bihurtu zen.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spira 1637an, Merianen marrazkia

XVI mendean Germaniako Erromatar Inperio Santuko Dieta (parlamentua) bost aldiz bildu zen Spiran. Azken aldia 1529an izan zen eta bertan printze ebanjelikoek eta hiri askeek protesta eskutitza idatzi zuten 1529an Spirako Dietak (aurrez Wormseko Dietak egin bezala) Martin Luther eta bere jarraitzaileak legez kanpo utzi zituelako. Ordutik aurrera hasi zen erabiltzen protestante hitza. Hogeita Hamar Urteko Gerran sarritan erasotu eta okupatu izan zuten Spira, espainiar, suediar eta frantziar tropek. Napoleondar Gerrei amaiera emateko Spreyerren bildu ziren Alexandro I.a Errusiakoa, Frantzisko I.a Austriakoa eta Frederiko III.a Prusiakoa aliatuak, eta 1816an Prusiaren menpe zegoen Palatinatuko hiriburu bihurtu zen.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran ez zen bonbakatua izan baina atzeraka zihoan alemaniako armadak Rhinaren gaineko zubia eraitsi zuen. Amerikarrek hiria hartu bazuten ere Frantziaren Okupazio eremuan gelditu zen. 1950 eta 1960 artean hiria asko zabaldu zen eta 1990an ospatu zuten bigarren milurtekorako nabarmen txukundu zuten alde zaharra.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spira ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Spira Aldatu lotura Wikidatan