Schweringo gaztelua
Schweringo gaztelua | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Residence Ensemble Schwerin | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Mecklenburg-Aurrepomerania |
Hiria | Schwerin |
Kokapen fisikoa | Schwerin aintzira |
Koordenatuak | 53°37′27″N 11°25′08″E / 53.624166666667°N 11.418888888889°E |
Altitudea | 45 m, itsas mailaren gainetik |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Georg Adolph Demmler (en) Gottfried Semper Friedrich August Stüler Ernst Friedrich Zwirner |
Estiloa | Arkitektura historizista |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 1705 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 2024 (? bilkura) |
Kontaktua | |
Helbidea | Lennéstr. 1, 19053 Schwerin |
Webgune ofiziala | |
|
Schweringo gaztelua (alemanez Schweriner schloss) Mecklenburg-Aurrepomerania estatuko hiriburua den Schwerin hiriko gaztelua da. Mendeetan zehar Mecklenburgeko dukeen egoitza izan zen eta gaur egun Mecklenburg-Aurrepomeraniako parlamentua dago bertan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibrahim Ben Jacub sefardiak 973an gaztelu bat inguru honetan ikusi zuela kontatu zuen. Obotrita leinu eslaviarraren Zuarin gaztelua zen. 1160an Henrike III.ak (Heinrich der Löwe) herria konkistatu behar zuenean eslaviarrek gotorlekua suntsitu zuten eta eskualdetik alde egin zuten. Garrantzi estrategikoa handia zuela ikusirik urte hartan bertan hiri berria fundatu eta gaztelu berria eraikitzen hasi ziren. Henrike III.ak bere menpekoa zen Gunzelin von Hagenen esku utzi zuen zeina Mecklenburgeko dukearen semea zen. 1918ra arte iraun zuen dukeen aginteak Schwerinen.
1358an dukerriaren aberastasunaz baliatuz gaztelua berriztatzeari ekin zioten. XVI. mendean gazteluak gotorleku funtzioa betetzeari utzi eta jauregi izatera pasa zen. Babes elementu guztiak kendu eta Lübeckeko meategietatik ekarritako terrakotaz gaztelurako apaingarriak egin ziren. 1560 eta 1563 artean kapera protestante bat eraiki zen gazteluaren barruan. Hau izan zen Alemania guztiko lehenengo eliza protestantea.
1756 eta 1837 artean dukeek Schwerin utzi eta Ludwigslusteko gaztelua aukeratu zuten bizitzeko. Berriz itzultzerakoan hainbat berriztapen egin zizkioten gazteluari.
1918an Dukeek abdikatzerakoan gaztelua museo bihurtu zen eta 1948an aldiz sortu berria zen estatuko parlamentua hartu zuen bere baitan.
Gaztelua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Schwerin aintziraren Burg izeneko uharte txikian dago gaztelua. Bi zubik elkartzen dute hiriko gainerako auzoekin. Bere sei fatxadek hainbat estilo arkitektoniko erakusten dute, batez ere XVI. eta XIX. mende artekoak. Baditu pizkundeko dorreak, bai eta gotikoak ere, eslaviar estiloko kupulak, eta baita hansa estiloko hiru gablete ere.
Sarrera nagusiaren aurrean Nikloten estatua dago, Henrike III.ak garaitu zuen printze eslaviarraren omenez jarria.
Parkeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Burggarten: Gaztelua inguratzen duen parkea da. Estatua ugari daude bertan eta negutegi handi bat ere bai.
- Schlossgarten: hainbat kanalek zeharkatzen duten lorategi barrokoa da.
Mamua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondairak dio gazteluko geletan Petermännchen mamua bizi dela. XVII. mendeko zaldun baten gisa jantzirik dagoen pertsona txikiaren irudia du.