Scotiako dortsala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Scotiako dortsala.

Scotiako dortsala edo Scotia Arkua dortsal ozeaniko edo itsaspeko mendikate batek jasotzen duen izena da, Andeen jarraipena dena eta mendikate hau Antartikako Antartandeekin lotzen duena.

Scotiako mendikate dortsalak hegoaldetik eta iparraldetik mugatzen du Scotiako itsasoa gutxienez 4.350 kilometro luze den arku nabarmen bat eratuz (zenbaki hau ia bikoiztu egiten da penintsula antartikoko mendebaldeko kostaldeekiko paraleloan doan itsaspeko mendikatearen adartzat hartzen bada).

Geologikoki sistema orografiko nahiko gaztea da, bulkanismo indartsua eta sismotasun garrantzitsu batekin, bertako mendirik garrantzitsuenak Hego Antillak edo Antartillak izeneko uhartedian daudelarik, uhartedi honetako uharteak Aurora uharteak, Hego Georgia, Hego Orkadak, Hego Shetland eta Hego Sandwich direlarik; aktibitate bolkaniko eta sismikorik handiena ekialdereneko muturrean nabaritzen da (non Hego Sandwich uharteak urazaleratzen diren), han dortsala kontaktuan sartu eta bapatean subdukzio gune batean hondoratzen bait da: Hego Sandwicheko fosa, 8.325 metrorainoko sakonerara iristen dena. Neurri handi batean hain zuzen ere plaka tektonikoen arteko talka (Hego Amerikako plaka, Antarktikako plaka eta Scotia plaka txikia kasu) hau da dortsal hau eratzen duen lur azalaren tolesdura eragiten duena.

Mendikate honetako itsaspeko mendebaldereneko sektorea ordokitua da (Burdwood bankua edo Namuncurá bankua), iparraldetik Scotiako dortsalak hurrenez hurren Argentinar itsasoa eta Argentinar arroarekin muga egiten du, ekialdetik, jada aipatu den Hego Sandwicheko fosarekin, eta hegoaldetik Atlantiko Antartiko arroarekin.

Batenbatzuk, batez ere geografo txiletarren batzuk, Scotiako dortsala Ozeano Atlantikoa eta Ozeano Barearen arteko muga naturala dela uste izan dute, iritzi hori eztabaidatua bada, aldiz eztabaidaezina da Scotiako Dortsala Ozeano Atlantikoa eta Ozeano Antartikoaren artean dagoela.