Uharte arku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Uharte arkua, plaken tektonikak eratutako uhartedi mota bat da, ozeanoan plaka tektoniko bat, beste baten aurka subduzitzen denean eta magma eratzen denean. Kontinente baten ertzaren luzeran garatzen diren uharte arkuak, arku bolkaniko deitzen dira, guztiek, ezberdintze hau, funtsezkotzat hartzen ez duten arren (arku bolkaniko adibide bat, Andeetako, Erdialdeko Amerikako eta Mendi Harritsuetako zati handiak izango lirateke, Amerikan).

Uharte arku baten eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte arku baten eraketa, litosfera ozeanikoaren azpian gertaturiko subdukzioagatik

Subdukzio gune batean, plaka baten ertza, beste baten azpian irristatzen da, zapalduz. Kontinente bat, subdukzio gune batetik gertu dagoenean, bere kostaldean, Lurraren barneko tentsioa askatzeko balbula natural bezala funtzionatzen duten sumendiak sortzen dira, subduzitzen den plakak, zapaldutako plakaren aurka egindako bultzadak eragina. Tenperaturek eta presioak (sakonerarekin gorantz egiten dutenak), subduzitzen den plakaren osagaien zati baten lurrunketa eragiten dute, bere mantuaren fusioa eraginez eta litosferatik, lurrazalaren bidez, gainazalera igotzen den dentsitate baxuko magma bat eragiten dute. Baina, subdukzio gune batetik gertu lurrik ez badago, irtengo den sumendi katea, itsas ohantzetik, uharte bolkanikoak eratuz irtengo da eta presionatutako plakaren mugarekiko paraleloa den arku forma bat hartuko du, aldi berean, subduzitzen den plakarekiko ganbila dena. Hau, azalera esferiko baten ertzaren luzeran zapaltzen den plaka esferikoaren geometriaren ondorio da.

Subdukzioaren beste ondorio batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte arkutik gertu (subdukzio gunearen ertzera ematen duen aldetik), lurrazal mailan, plaka konbergenteen artean subdukzioa gertatzen den tokia argi uzten duen itsas hobi sakon eta estu bat sortzen da. Itsas hobi hori, beste baten ertza bere azpian irristatzen den plaka baten ertzak beherantz jasaten duen beheranzko bultzadaren marruskaduraren ondorioz eratzen da. Marruskadura hori, subdukzio lerroan gertatzen diren lurrikara ugariren jatorria da, epizentro sismikoak, lurrazaletik beherako sakonera handietan dituztenak.

Subdukzioen ondorioz murrizte prozesuan dauden ozeano arroak, ozeano hondakinak deituak dira, motelki txikitu egingo baitira, ondoriozko talka orogenikoa gertatzean estutuak geratuz. Prozesu hau, behin eta berriz gertatu da Lurraren historian.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antartika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeania[aldatu | aldatu iturburu kodea]