Antartandeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Antartande penintsula antartikoaren ardatza den mendikateak jasotzen duen izena da, eta Andeek Antartikan duten jarraipentzat har daitekeena. Kolonbia eta Venezuela arteko mugan jaio, Suaren Lurraldearen ekialdean Ozeano Atlantikoan murgildu Scotiako dortsala sortuz eta zatika Aurora uharteak, Hego Georgiak, Hego Sandwich, Hego Orkadak eta Hego Shetland uharteetan berragertuz, azkenik penintsula antartikoan jarraitzen duen mendikateren izena da. Penintsula antartikoak Txilen Tierra de O'Higgins eta Argentinan Tierra de San Martín izena jasotzen du.

Antartandeetako tontorrik garaiena Koman mendia da, 3.657 metroko altuerarekin, Betierekotasuneko mendiak deritzon zatian. Esperantza mendia era nabarmen daiteke, 2.860 metroko altuera duena. Antartandeetatik hegomendebalderanzko adar bat hedatzen da, Ellsworth mendiak izenekoa, mendilerro baxua eta, neurri handi batean, Antartandeak Antartikako beste mendkate handia den Mendi Transantartikoekin lotzen duen azpiglaziarra. Azken hauetan, zehazkiago Diamante Mendikatea deritzon zatian Argentinar Antartikako tontorrik garaiena den Chiriguano mendia dago, 3.660 metroko altuera duena. Hego Polo geografikorantz Ordoki Polarra dago.

Antartandeak Argentina (Argentinar Antartika), Txile (Txileko Antartika) eta Erresuma Batuaren (Britainiar Antartika) lurralde aldarrikapenek bat egiten duten tokian daude, baina aldarrikapen guzti hauek bertan behera utzita daude Itun Antartikoaren 4. artikuluaren aplikazioagatik.