Seikan tunela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Seikan tunela
Inside seikan tunnel.JPG
Kokapena
Koordenatuak 41° 18′ 57″ N, 140° 20′ 06″ E / 41.3157°N,140.3351°E / 41.3157; 140.3351Koordenatuak: 41° 18′ 57″ N, 140° 20′ 06″ E / 41.3157°N,140.3351°E / 41.3157; 140.3351
Kudeatzailea Hokkaido Railway Company Hokkaido Railway Company
Luzera 53850 m.
Gurutzatzen du Tsugaruko itsasartea
Eramaten du Hokkaido Shinkansen Itzuli eta Kaikyō Line Itzuli
Trenbidea
Bide-zabalera 1435 mm track gauge Itzuli eta narrow-gauge railway Itzuli
Abiadura-muga 160 kilometro orduko
Elektrifikazioa Katenaria
Tentsioa: 25.000 Volt

Seikan tunela (青函トンネル "Seikan tonneru" edo 青函隧道 "Seikan zuidō") munduko burdinbide tunelik luzeena da. Japoniako Tsugaruko itsasartea itsasazpitik gurutzatzen du Honshū irlako Aomori prefetura eta Hokkaidō irla lotuz. 53,85kmko luzera du, horietarik 23,3 itsas-hondarpean. 2018 inguruan Gotthard Base tunela azkentzen den arte munduko tunelik luzeena izango da. Hortik gerora itsasazpiko tunelik luzeena izaten jarraituko du, nahiz eta Mantxako tunelak kilometro gehiago izan itsasazpian.

1988an irekia, itsas maila baino 240 metro beherago eta itsasondarra baino 140 metro beherago igarotzen da.

Izena Aomori (青森) eta Hakodate (函館) hiri terminalen izenen laburpena da.

Hokkaidōko Burdinbide Konpainiak ustiatzen du Kaikyo linearen zati bezala. 2015etik aurrera Shinkansena tuneletik igaroko da Hakodate arte, eta aurrerantzean baita Sappororaino ere.

Bi geltoki ditu tunelak: Tappi-Kaitei geltokia eta Yoshioka-Kaitei geltokia; tuneleko larrialdietarako irteerak dira. Tappi-Kaitei geltokian Seikan tunelari buruzko museo bat dago. Yoshioka-Kaitei geltokian ere egon zen bat.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Seikan tunela Aldatu lotura Wikidatan