Selva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

La Selva Kataluniako ipar-ekialdean dagoen eskualde kostaldekoa da. Administrazio espainolari dagokionez udalerriak Gironako -nagusiki- eta Bartzelonako probintzien artean zabalduta daude.

151.477 biztanle zituen 2006an, 26 udalerritan banatuta. Santa Coloma de Farners herriburua da, udalerririk populatuenak Blanes eta Lloret de Mar badira ere.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Garrotxa, hegoaldean Maresme, Valles Oriental eta Mediterraneo itsasoa, mendebaldean Osona eta ekialdean Gironès eta Baix Emporda eskualde mugakide ditu.

Udalerri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Blanes: 32.926 biztanle (2002).
  2. Lloret de Mar: 23.424.
  3. Santa Coloma de Farners (hiriburua): 9.396.
  4. Arbucies: 5.416.
  5. Vidreres: 5.287.

Costa Brava[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde honetan zabaltzen da Costa Bravako zati ezagun bat. Tossa de Mar udalerrian Santa Maria de Llorell, El Reig, Gran de Tossa de Mar eta Mar Menuda hondartzak daude. Lloret de Mar-en, bestela, Sa Boadella, Treumal, Fenals, Cala Canyelles, Santa Cristina, Sa Caleta eta Platja de Lloret. Eta Blanesen, azkenik, S'Abanell, Blanes, Punta de Santa Anna, Treumal eta Cala de Sant Francesc.

Pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Selva Aldatu lotura Wikidatan