Pallars Sobirà

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pallars Sobirà Katalunian

Pallars Sobirà Kataluniako ipar-mendebaldean dagoen eskualde mugakidea da, Lleidako probintzian kokatutakoa. Herriburua Sort da.

7.625 biztanle zituen 2009an, 15 udalerritan banaturik eta ia 1.378 km2-tan.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sort (hiriburua): 2.360 biztanle (2011).
  2. Esterri d'Aneu: 924.
  3. Rialp: 664.
  4. Alt Àneu: 450.
  5. Vall de Cardós: 404.
  6. Baix Pallars: 382.
  7. Llavorsí: 373.
  8. Soriguera: 368.
  9. Espot: 350.
  10. La Guingueta d'Àneu: 347.
  11. Alins: 305.
  12. Lladorre: 244.
  13. Tírvia: 160.
  14. Farrera: 140.
  15. Esterri de Cardós: 77.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Ariège (Okzitania), hegoaldean Pallars Jussà, ekialdean Andorra eta Alt Urgell eta mendebaldean Val d'Aran, Alta Ribagorça eta berriro Pallars Jussà eskualde mugakide ditu.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Els Encantats, Amitgeseko bidetik ikusiak

Lurraldearen ardatza Noguera Pallaresa ibaia da, Pallars Jussa eskualdea ere zeharkatzen duena.

Bestela, Kataluniako mendirik altuena, Pica d'Estats (3.143 m) hemen kokaturik dago, Ekialdeko Piriniotan.

Halaber, Aigüestortes eta San Maurizioko Parke Naturala inguru honetan daukagu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pallarsko konderria desegitean, alde bat Aragoiko koroaren menpe (Pallars Jussà) gelditu zen, eta beste honek, Pallars Sobirà, konderria osatu zuen Bartzelonako kondeekin batera 1011tik 1487ra. XV. eta XVI. mendeetan, bestela, markeserri bihurtu zen.

XVIII. mendearen amaieratik 1860 arte populazioa hazten joan zen, gehienezko marka ezarriz urte hartan 20.348 biztanlerekin. 1870etik 1910era ordea Madozen desamortizazio zibilak eragin zuen krisialdi ekonomiko eta demografikoa, beste faktore batzuen artean.

1910 eta 1960 artean, industria hidroelektrikoak modernizazio prozesua ekarri zuen eskualdera, Gerra Zibilak eta gerraosteak neurri handi batean moteldu zuten arren.

Bigarren krisialdia 1960 eta 1980 artean etorri zen, beste jaitsiera demografiko bat ekarriz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pallars Sobirà Aldatu lotura Wikidatan