Senegal (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Senegal
Fleuve Sénégal (fr)
Pont Faidherbe Saint Louis.jpg
Datu orokorrak
Luzera 1.086 km
Geografia
Koordenatuak 15° 47′ 17″ N, 16° 31′ 44″ W / 15.788055555556°N,16.528888888889°W / 15.788055555556; -16.528888888889Koordenatuak: 15° 47′ 17″ N, 16° 31′ 44″ W / 15.788055555556°N,16.528888888889°W / 15.788055555556; -16.528888888889
Herrialdea Mauritania, Senegal eta Mali
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 419.575 km²
Arro hidrografikoa Senegal River basin Itzuli
Bokalea Ozeano Atlantikoa
Mendizaletasuna

Senegal[1] Mendebaldeko Afrikako ibaia da, Ginea eta Mali zeharkatu, eta Mauritania eta Senegalen arteko muga egiten duena 1.790 kilometro luze da, eta 337.000 kilometro koadroko arroa hartzen du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturburua Gineako Fouta Djalon mendigunean dauka, non Bafing izena duen. Bafing eta Bakoye ibaien bilgunean hartzen du Senegal izena. Mali alderik alde igaro ondoren ipar-mendebaldera egiten du, eta Bakel hiritik aurrera Senegal eta Mauritaniaren arteko muga eratzen du. Bakel eta Dagana hirien artean hasten da ibaiaren delta zabala. Bokalea Ozeano Atlantikoan dago, Saint Louisen ondoan. Irailetik urria arte uholdeak izaten dira delta inguruko lurraldeetan. Ura jaistean artoa, arroza eta artatxikia aldatzen dituzte[2].

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiadar nagusiak Faleme, Karakoro eta Gorgol ibaiak dira.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senegal ibaiaren emaria 71 urtez, 1903tik 1974ra, neurtua izan da Daganan. Ikertutako eremuak 268.000 km² ditu, arro osoaren %80a. Urteko batez besteko emaria 687 segundokoa da, baina gorabehera handiekin. 71 urte horietan neurtutako emaririk txikiena 4 m³ segundokoa izan zen eta handiena 3.260 m³ segundokoa[3].

Senegal ibaiaren batez besteko emariak (/s) Daganan neurtuak
Datuak: 1903 eta 1974 artean[3]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Senegal (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan