Septina

Septinak GTP lotura duten proteinak dira eta Zelula eukariotoetako (landare zelulak ezik) zitoeskeletoaren laugarren osagai kontsideratzen dira[1]. Septina desberdinek proteina konplexuak osaratzen dituzte eta gainerako zuntzekin elkartuz eraztun antzeko egiturak eratzen dituzte.
Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Septinek 30-65 kDa-eko pisu molekularra dute eta ez dute polorik agertzen. N-muturrean prolina aminoazido ugari dituzte eta GTPa lotzeko gune bat ere bai. Septinak elkarren artean N-muturraren bidez, C-muturraren bidez edota GTP bidez lotzen dira[2].
Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legamian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saccharomyces cerevisiae legamian zazpi septina desberdin aurkitu dira. Hauetako bostek mitosiko zitozinesian hartzen dute parte[3] eta beste biek esporulazioan[1]. Septinek ardatz akromatikoari lotu eta eraztun bat eratzen dute zelula bitan banatu arte[3]. Horretarako zelula kortexean septinen eremu bat aurkitzen da eta zitokinesia iristen denean eraztun bikoitza eratzen du zelula bitan banatuz[4].
Hifadun onddoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hifadun onddoetan septinazko eraztunek hifaren hazkuntza zilindrikoa ahalbidetzen dute eta hifari polaritatea ematen diote[5]. Hau gertatzen da Candida albicans, Aspergillus nidulans edota Ashbya gossypii gisako onddoetan.
Animalia zeluletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Onddoetan ez bezala, animalia zeluletan ez dira septinazko eraztun jarraiak agertzen. Aktinazko mikrofiruekin eta mikrotubuluekin batera agertzen dira, normalean beste zuntz hauen ainguraleku gisa[6].
Gizakietan 13 genek kodetzen dituzte septinak, honek aniztasun handiko proteina familia ekoiztea dakar. Septina konplexuek hetero-hexameroak (3 x 2 = 6) edota hetero-oktameroak (4 x 2 = 8) osatzen dituzte. Zelulen hainbat prozesutan partehartze garrantzitsua dute:
- Zitozinesian
- Zilioen sorreran
- Neurogenesian
- Molekulen difusio bakunaren aurrean hesiak eratzen ditutze, zelulako konpartimentu batetik bestera igarotzea oztopatuz[2].
- Bakterio patogenoak inmobilizatzen dituzte kaiola antzerako egitura batez inguratuz[7]. Harrapaturiko mikrobio hauek ondoren autofagia bidez suntsitzen dira[8].
- Mitokondrioetan ere agertzen da eta M-septina izena du[9].
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leland H. Hartwell estatubatuarraren taldeak aurkitu zituen 1970. urtean Saccharomyces cerevisiae legamia zelula zatiketa aztertzen ari zela[10]. 1976. urtean immunofluoreszentzia erabilita septinak eraztun mitotikoan lokalizatu ziren.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b (Ingelesez) Weirich, Christine S.; Erzberger, Jan P.; Barral, Yves. (2008-06). «The septin family of GTPases: architecture and dynamics» Nature Reviews Molecular Cell Biology 9 (6): 478–489. doi: . ISSN 1471-0080. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Mostowy, Serge; Cossart, Pascale. (2012-03). «Septins: the fourth component of the cytoskeleton» Nature Reviews Molecular Cell Biology 13 (3): 183–194. doi: . ISSN 1471-0080. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Douglas, Lois M.; Alvarez, Francisco J.; McCreary, Cheryl; Konopka, James B.. (2005-09-01). «Septin Function in Yeast Model Systems and Pathogenic Fungi» Eukaryotic Cell 4 (9): 1503–1512. doi: . ISSN 1535-9778. PMID 16151244. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Gladfelter, Amy S; Pringle, John R; Lew, Daniel J. (2001-12-01). «The septin cortex at the yeast mother–bud neck» Current Opinion in Microbiology 4 (6): 681–689. doi: . ISSN 1369-5274. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Gladfelter, Amy S.. (2006-03). «Control of filamentous fungal cell shape by septins and formins» Nature Reviews Microbiology 4 (3): 223–229. doi: . ISSN 1740-1534. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Kinoshita, Makoto. (2006-02-01). «Diversity of septin scaffolds» Current Opinion in Cell Biology 18 (1): 54–60. doi: . ISSN 0955-0674. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Mascarelli, Amanda. «Septin proteins take bacterial prisoners» Nature News doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Mostowy, Serge; Sancho-Shimizu, Vanessa; Hamon, Mélanie Anne; Simeone, Roxane; Brosch, Roland; Johansen, Terje; Cossart, Pascale. (2011-07-29). «p62 and NDP52 Proteins Target Intracytosolic Shigella and Listeria to Different Autophagy Pathways» Journal of Biological Chemistry 286 (30): 26987–26995. doi: . ISSN 0021-9258. PMID 21646350. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Takahashi, Shusuke; Inatome, Ryoko; Yamamura, Hirohei; Yanagi, Shigeru. (2003). «Isolation and expression of a novel mitochondrial septin that interacts with CRMP/CRAM in the developing neurones» Genes to Cells 8 (2): 81–93. doi: . ISSN 1365-2443. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ «Septin : Elwood Kuni Waldorm : 9786139113941» www.bookdepository.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).