Edukira joan

Sermos Galiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sermos Galiza
Motainformazio orokorra
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaliziera eta portugesa
Argitaratze lekuaSantiago de Compostela
Banaketa
Banatze-eremuaGalizia
Maiztasunaastekaria eta egunkari digitala
Historia
ZuzendariaXose Mexuto (egunkari digitala), Maria Obelleiro (astekaria)

www.sermosgaliza.gal
Twitter: SermosGaliza Edit the value on Wikidata

Sermos Galiza galegoz eta portugesez idatzitako astekari galiziarra da, Santiago de Compostelan egoitza duena. 2012ko maiatzean agertu zen.

Egunkari digitala ere bada, eta bere webgunea galegoz gehien irakurritakoen artean dago.

Xose Mexutok egunkari digitala zuzentzen du, eta Maria Obelleirok paperezko astekaria. Ildo politikoari dagokionez ezkerreko abertzaletasun galiziarrean kokatzen da.

2017ko urtearen bukaeran Sermos Galizak jakinarazi zuen 2019ko bigarren seihilekoan paperezko egunkari bat kaleratu nahi zuela galegoz. Horretarako, kanpaina bat jarri zuen abian 2018an, 3.000 harpipedun eskuratu ahal izateko [1]. Egunkari berria, Nós Diario, 2020ko urtarrilaren 2an kaleratu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]