Serov
Serov Серов | |||
---|---|---|---|
Errusiaren banaketa administratiboa | |||
Deikunde eliza. ![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Errusiako oblastak | ![]() | ||
Hiri okruga | Serov okrug | ||
Izen ofiziala | Серов | ||
Jatorrizko izena | Серов | ||
Posta kodea | 624980–624999 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 59°36′00″N 60°34′00″E / 59.6°N 60.5667°E | ||
![]() | |||
Azalera | 438 km² | ||
Altuera | 105 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 93.192 (2023)![]() | ||
Dentsitatea | 213 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1894 | ||
Telefono aurrizkia | 34385 | ||
Ordu eremua | UTC+05:00 | ||
http://www.adm-serov.ru |
Serov (errusieraz: Серов), 1939 arte Nadezhdinsk deitua, erdi-mendebaldeko Errusian dagoen Sverdlovsk oblasteko hiria da. Oblastaren iparraldean dago, Ural mendien ekialdean, erdialdeko Uralen eta iparraldeko Uralen arteko mugan, Kavka ibaiaren ertzean[1]. Jekaterinburgetik 350 km inguru iparraldera dago. 2010ean 99.373 biztanle zituen[2].
Klima kontinentala da: udak epelak dira, eta neguak hotzak eta elurtsuak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria XIX. mendearen bukaeran hasi zen itxuratzen, 1893an burdinbideak egiteko industria bat bertan kokatzea erabaki zenean. Hasieran, Nadezhdinsk izena izan zuen hiriak, Nadezhda Polovtsova bertako meatzaritza-gunearen jabearen omenez. Lehen eskola 1895ean zabaldu zen, eta lehen zentral elektrikoa 1907an. 1926an hiri estatusa lortu zuen.
1934an, Kabakovsk izena hartu zuen hiriak, Sverdlovsk oblasteko alderdi boltxebikeko I. D. Kabakov buruzagiaren omenez, baina 1937an berriro eskuratu zuen lehengo izena, Kabakovek dimititu baitzuen Stalinen purgen ondorioz. 1939an Serov izena eman zitzaion, bertako lantegian lanean jarduna zen eta gero Espainiako Gerra Zibilean heroia izan zen A. K. Serov hegazkin-pilotuaren omenez.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oblasteko industriagune garrantzitsua da. Burdin metalurgia da jarduera nagusia, hiriaren ekonomiaren %80 inguru. Munduko ferrokromo ekoizle nagusietako bat da. Meatzaritza-inguru baten gunea da, inguruetan, lignito, bauxita, burdin eta urre meategiak baitaude.